Etorkinen Nazioarteko Eguna

Tailerrak, solasaldiak eta jarduera parte-hartzaileak Etorkinen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Bihar, ostiralean, abenduaren 11n, izango den tailer parte-hartzaile batekin hasiko da aurten datorren abenduaren 18an izango den Etorkinen Nazioarteko Egunaren inguruan Getxoko Udaleko Inmigrazioko Unitateak antolatutako jardueren egitaraua.

Egun hori ospatzearen helburua etorkinek heltzen diren udalerrien aurrerapen ekonomikoan, sozialean eta kulturalean egiten duten ekarpena goraipatzea da, eta ildo horretan gure udalerrian suposatzen dutena ere. Imanol Landak, Alkate getxotarraren adierazpenetan, “Getxoko Udalak eta inmigrazio alorreko eta esku-hartze sozialeko hainbat elkartek osatutako Etorkinen Plataformak abenduaren 18a ospatuko dugu berriro, oso garrantzitsua baita etorkinen oinarrizko eskubideak aitortzea toki batean edo besteak bititzea erabakita”. (Imanol Landa Alkate getxotarraren adierazpenak)

Getxon 2009ko urtarrilaren 1ean erroldatutako biztanleria 81.731 lagunena da eta horietatik 5.524, %6,4 atzerritarren jatorrikoa da. Geografikoki, atzerritarren %65 Hegoamerikakoa da eta 10 bakoitzetik 6 emakumeak dira.

Alkateak azaldutakoaren arabera, “programa Udalak inmigrazio alorrean bultzatutako eta oinarrizko helburu bat lortu nahi duten politiketan kokatzen da,  gizarte kohesionatua lortzeko eta horrela edozein jatorri, sexu, arraza, hizkuntza edo pertsona izanda ere, denok Getxoko auzokideak izango gara eta beraz gure eskubideak eta betebeharrak edukiko ditugu, pertsonak bezala garatzeko beharrezkoak direnak”. Ospakizun honen bitartez “datu hotzak edo pertzepzio edo inmigrazioari buruzko aurreiritziak alde batera utzita, pertsonen errealitatea hartu nahi dugu kontuan, begiak eta aurpegia dituzten gizadiak baitira, gurekin bizi diren auzokideak eta horregatik eskubideak dituzte, agiriak eduki edo ez, Nazioarteko Zuzenbideak jaso bezala” gehitu du Imanol Landak.

Programa

Programa bihar, ostiralean, abenduaren 11an, “Etorkizuneko tailerra: ikasle etorkinak hezkuntza sisteman duen egoera” titulupeko tailerrarekin hasiko da. “Herritar talde desberdinek parte hartuko dute, ordezko etorkizunak diseina ditzaten. Lehenengo tailer horretan ikasle etorkinek eskola sisteman duten egoera jorratzea izango da helburua, gizarte hartzaileek egun duten erronka nagusietakoa eta gizarte kohesioan eragina handia edukiko duen egoerak” Elena Coriak, Inimigrazio Unitateko zinegotzi arduradunak azaldu duenez. Tailer hau martxan jartzea eta aurrera eramatearen ardura Etorkinen Plataformak du. (Elena Coria Inmigrazio Unitateko zinegotzi arduradunaren adierazpenak)

Harresiak Apurtuz, Euskadiko Etorkinen Gobernuz Kanpoko Erakundeak “Atzerritartasun Lege Organikoaren berrikuntzari buruzko hitzaldia eskainiko du, asteazkenean, abenduaren 16an Romoko Kultur Aretoan. Udalak bertoko eta atzerritar jatorriko herritarrak gonbidatu nahi ditu hitzordu honetara joateko aipatutako Legearen erreformaren ondorioak ezagutzeko.   

IKUSPEGI Inmigrazioaren Euskal Behatokiak 2009ko inmigrazioaren panoramika aurkeztuko du abenduaren 18an, udalerriko atzerriko inmigrazioaren garapena azalarazteko. Gauean Tom McCarthyren “The Visitor” pelikula proiektatuko da, irailaren 11az geroztik migrazio política murritzaileei buruzkoa. Hurrengo egunean jarduera parte-hartzailea izango da INT Actúen eskutik, Gazteria Sailak antolatutako Wanted Ideien Lehiaketaren bigarren saritua dena. “Toki 1, 1000 kolore”  lelopean, kale locutorio pantalla erraldoi batean Getxok bat egingo du munduko beste toki eta biztanleekin, zuzenean Areetako Eskoletako plazan. Bi saio izango dira ordu desberdinei egokitu ahal izateko. Adibidez, Filipinekin goizean konektatuko da eta Bolibiarekin arratsaldean.
Azkenik, astelehenean, abenduaren 21ean, Getxoko Etorkinen Plataformaren aurkezpen publikoa izango da. Plataforma honako hauek osatzen dute:  Adrebol, “Asociación Deportiva de Residentes Bolivianos”, Arahma, “Asociación vasco-árabe de mujeres”, Berdintasuna, Caritas, Egintza, Hijos de Quinara M’Benne Botcha, Pagkakaisa, “Asociación de emigrantes filipinos en el País Vasco”, Perualde eta Sikap   “Asociación filipina en el País Vasco.”

Azkenik, 2010eko Kultura arteko Egutegia hartu nahi dutenak herritarren arretarako bulegoetara joan ahal izango dira. Udalerriko ikastetxeek ere geletan ipiniko dute egutegia. Guztira 2.500 ale banatuko dira. Aurtengo gaia Euskarashowa, kulturen arteko karaokea da.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +