Etorkienen Nazioarteko eguna

Etorkinen nazioarteko eguna

Etorkinen Nazioarteko Eguna ospatzen dela aprobetxatuz Getxoko udalak eta udalerrian kultur askotarikotasunaren arloan lan egiten duten elkarteen bilbadurak ondoko ekintza hauetara gonbidatzen zaituzte.

  • Abenduaren 4tik 21era. GIZA ART Asociación Zubietxe-Bizkaiko Aldundia erakusketa. Torrene 3 kaleko erakusketa aretoa (Algortako etorbidearen ertzean). Pinturak prozesu migratorioei buruzko ikuspegi konpartituta zuzkitzen digu, hau da, behinola migratu egin zuten pertsonen eta ilustrazioaren profesionalena. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 18:30-21:00. Larunbatak eta igandeak: 12:00-14:00 eta 18:30-21:00.
  • Osteguna, abenduak 18. Nola jasotzen dugu inmigrazioa? 19:30. Torrene 3 kaleko erakusketa aretoa (Algortako etorbidearen ertzean). Getxoko inmigrazioari buruzko diagnostikoaren ondorioen eta jendearen uste eta pertzepzioen analisiari buruzko hitzaldi-aurkezpena. Xabier Aierdi, Ikuspegi, Inmigrazioaren Euskal Behatokiaren zuzendaria. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.
  • Abenduak 19, ostirala. Haurrentzako munduko ipuinak. 19.00. Algortako Lurtu Etxea, Villamonte 8. A la luz de las velas kolektiboa. Larunbata, abenduak 20. Bizipenen Getxoko World Kafea 11:00-13:30. Torrene3 kaleko erakusketa aretoa (Algortako etorbidearen ertzean). Herritarrentzat elkarbizitzeko eredu harmoniotsua eta doia ezartzeko aurretiazko urratsa Getxoko herritarrek inmigrazioa nola ikusten eta jasotzen duten deskubritzea da. Inmigrazioari buruzko euren esperientziak kontatzeko gogoa duten munduko toki guztietako emakume eta gizonak entzun nahi ditugu eta guztion artean Getxo bilgune eta elkarbizitzaren eredu bihurtzea XXI. mendean. Ondore horretarako era lasai eta zabalean bilduko gara berezia den kafe-eztabaidagunean. Mahaia batzuk egongo dira eta baita hausnarketa errazteko eta bideratzeko moderatzaile talde bat ere.
    World Café de Getxo Con Vivencias honekin zure esperientziak ezagutu nahi ditugu, horrekin eta beste pertsona batzuen esperientziekin errealitateari hurbiltzeko aukera izateko. Elkarrizketan jarduteko gaitasuna bideratu eta erraztu nahi dugu, enpatiaz entzun, geure buruak beste pertsona batzuen azalaren barruan kokatu baina epaitu gabe eta nola sentitzen garen askatasunez adieraziz.
    Nahitaezkoa da bertaratzeko ustea telefonoz baieztatzea: 94 466 01 30 (Ordutegia: 8:00-14:30, edo bestela zure mezua erantzungailuan utz dezakezu zure izen eta telefono zenbakiarekin, baldin eta arratsaldez deitzen baduzu).Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.

 

Arrazakeriaren, xenofobiaren eta tolerantziarik ezaren aurkako kartel lehiaketa.

Lehiaketan oinarriak
Lehiaketan edonork parte har dezake. Kategoriak hauek dira:

  • A. DLIko 5.eko eta DBHko 2.eko ikasleak.
  • B. DBHko 3.eko eta Batxiler edo baliokideetako ikasleak.
  • C. Jendea, oro har.


Kategoria bakoitzean kultur askotarikotasunari lotuta dagoen sari bat egongo da eta A eta B kategorien kasuan ikastetxeek ere saria jasoko dute. Kartelaren leloa edo gaia Arrazakeriaren, Xenofobiaren eta Tolerantziarik Ezaren aurkako Nazioarteko Egunaren arloko alegorikoa izango da (martxoak 21). Egun horretan Getxoko eslogana “Por la diversidad, contra la discriminación” izango da.
Lanak Herritarren Arreta Bulegoen sarean aurkeztuko dira eta Inmigrazio eta Kultur Askotarikotasun Unitatearen izena eramango dute.

Lanak onartzeko epea: 2008ko abenduaren 4tik 29ra arte
Emaitzak: 2009ko urtarrilaren azken astea.

Programa honetan parte hartu duten erankundeen ordezkariek osatuko dute epaimahaia.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +