Etorkienen Nazioarteko eguna

Abenduak 18, Etorkienen Nazioarteko eguna

  • Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren arabera, gizaki guztiok aske eta berdinak jaiotzen gara duintasun eta eskubideei dagokienez. Gaur egun 150 milioi lagun bizi dira eta lan egiten dute bere herrialdeetatik kanpo. Euskadi, egun, etorkin kopuru handiaren harrera-tokia bihurtu da, eta Getxo ez da mugimendu hauetatik kanpo gelditu. Lagun asko, langile migratzaileak, asilo eskatzaileak, etorkin iraunkorrak eta hauen sendiak Getxoko parte izatera igaro dira eta, azkeneko urteotan, udalerriari dibertsitate aberats eta nabarmena eman diote.

Egun hau ospatzean, gainera, pertsona hauek guztiek mundu osoko herrialdeen aurrerapen sozial, ekonomiko eta kulturalean egin duten ekarmen handia aitortu eta baloratu ere egin nahi dugu.

Prestatutako jarduerak

Abenduak 16

  • Gabonetako Kontzertua, "Ensamble: Tierra de Gracia" (Venezuela). 19.30etan. Getxo Antzokia. Venezuelako Bilboko Kontsulatuak, Getxoko Kultur Etxearekin elkarlanean, kontzertu hau antolatu du elkartasun eta kulturako guneak partekatzeko asmoz Euskal Herriko eta Venezuelako erkidegoen artean. Gonbidapenak Getxoko Kultur Etxeetan har daitezke.

Abenduak 16 eta 17

  • Ipuin-kontalariaren ikastaroa, kulturartekotasun eta bakerako tresnatzat. Doako inskripzioa Getxoko Udalaren Gizarte Zerbitzuen 94 466 01 30 telefono-zenbakian. 25 toki. Getxon bizi direnek lehentasuna izango dute. 10.00etatik 13.30etara. Erromoko Kultur Etxea. Beni Ofogok emandako zazpi orduko ikastaroa, berau Kamerungo narratzaile profesionala da, Madrilen karrera oparoa duena kultura arteko bitartekari gisa. Helburua: ipuin-kontalariaren jarduerak baloreen lanean eskaintzen dituen aukerak aztertzea, bereziki kultur arteko ikuspegirako ikasgelan eta arautu gabeko hezkuntzarako. Gizarte-hezitzaileei, gizarteko bitartekariei, aisia eta astialdiko begiraleei, irakasleei, kulturako elkarteei eta kulturartekotasunean bere burua hezi nahi dutenei zuzenduta. Edukia: ipuinen baloreak, ipuinen sinbolismoa, ipuinen unibertsaltasuna, ahozko transmisioa eta ahozkotasunaren kultura, ipuin ibiltariak, hitzaren boterea, narrazioko oinarrizko teknikak.

Abenduak 19

  • Mundo babel. Neska eta mutilentzako kultura arteko antzerkia. 17.30. Getxo Antzokia. Vuelabonita Teatro konpainiak Pandora izeneko neskatilaren eta bere lagun putrearen istorioa hurbiltzen digu. Biak uharte huts batean bizi dira. Jennyk, uharteko buruzagia denak, ez die joaten utzi nahi. Azkenean, ihes egin dute eta munduan barrena ibiltzea erabaki dute bere osaba Mattek igortzen dizkion eskutitzek bultzatuta. Herrialde bakoitzean hitz magiko bat jasoko dute, eta hauek baliagarri izango zaizkie bidaiaren bukaeran. Antzezlana euskaraz eta gaztelaniaz egin behar dute eta gurasoek neska eta mutilak lagun ditzakete (gomendatutako adina: 4-12 urte). Sarrera gonbidapenarekin edukiera bete arte. Gonbidapenak Billamonteko Kultur Etxean eta Areetako Liburutegian har daitezke. Soberako gonbidapenak leihatilan har daitezke ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik aurrera.
  • Kultur arteko graffitiaren lehiaketa. Ekintza astean zehar deituko da, egun zehatza jakiteko, Gazte Informazio Bulegoa: 944 910 114. Gure inguruko idazle gazteek gaitzat aniztasuna kultur arteko bizikidetza hartuko dituzte bere lanak Getxoko hurrengo horma hauetan islatzeko:
    • Arrigunagako Hondartzako salbamenduko postua
    • Ibaiondoko zelaietako aldagelak (Jolasetaren atzean)
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +