Berriak

Zurrumurrurik ez solasaldiak

2021/09/21

Conversatorios

Zurrumurrurik ez Getxo! ikasturte berri bati hasiera ematen dio, eta, harekin batera, zurrumurrurik gabeko guneak eraikitzen jarraitzeko aukera berri bat ematen du, honela izendatu dugunaren bidez: “Zurrumurrurik ez Solasaldiak – Conversatorios antiRUMORES”

Urritik abendura hainbat gune antolatuko dira, elkarrekin hitz egin eta hausnartzeko, gure udalerrian kultura arteko bizikidetza baketsua sustatzen jarraitzeko.

Hizketaldi horiek gaurkotasun berezia duten gaiei buruzkoak izango dira, eta, horien bidez, gure atzerritar jatorriko auzotarrengan dagoen irudizko kolektiboa azpimarratuko da; horrela, gure eguneroko elkarrizketen marko teoriko-praktikoen dekonstrukzioa eta etengabeko berrikuspena sustatuko dira.

  • Urriak 14: “Una mirada anticolonial, antirracista y feminista del trabajo del hogar”:
    - June Fernández: Kazetaria
    - Cony Carranza: Herri-hezitzaile feminista eta arrazakeriaren aurkakoa. Emakunde 2020 saria
    - Tatiana Beilorin: SOS Arrazakeria Gipuzkoa Etxeko Lan Taldea
    - Silvia Hayde: Trabajadora del hogar y cuidados en Getxo. Activista feminista y antirracista.
  • Azaroak 18: “Conversando con Helena Maleno sobre su libro: Mujer de frontera"
    - Helena Maleno:  Giza Eskubideen defendatzailea @walkingborders kazetarian eta ikertzaile espezialista Migrazioetan eta Gizakien Salerosketan.
  • Abenduak 2: Euskara inklusiorako tresna al da? (euskaraz)
    - Jon Maia: Bertsolari, abeslari, idazle eta dokumentalista
    - Boubacar Diouf: miembro del Colectivo Mbolo

Elkargune eta gogoeta komunitarioko jarduera horiek Getxo Elkartegian eginen dira (Ogoño kalea, 1, Areeta), 18:00etatik 20:00etara. Adin txikikoak zaintzeko zerbitzua izango dugu, eta ezinbestekoa izango da eskaera dagokion elkarrizketa egin baino bi egun lehenago egitea.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +