Berriak

Loturak Emakumeok

2021/01/20

Loturak Emakumeok ekimeneko jarduerak emakumeen harrerari buruz sentsibilizatzeko

Harrerari buruz eztabaidatzea, emakumeek gidatutako esperientziak nabarmentzea eta Getxok migratuak eta errefuxiatuak hartzeko udalerri gisa hazteko indartu behar dituen puntuak ikusaraztea dira otsailean Loturak Emakumeok programaren barruan aurrera eramango diren hiru jardueren helburuak. Programa hau Getxoko Udalak eta Moviltik Kultura Berrikuntzako elkarteak jarri dute martxan, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Getxo hiri abegikorra dela kontatzen duten udalerriko herritarren ahots eta esperientziekin aberaste eta 2018an abian jarritako Loturak Getxo proiektuari jarraipena emate aldera. 

Era berean, Loturak Emakumeok ekimenak "jatorri ezberdinak dituzten udalerriko biztanleen arteko topaleku eta narratiba digital inklusiboak sortu nahi ditu eta emakumeen beharrak ikusarazi eta parte-hartze prozesuak sustatu ere nahi ditu", gaineratu du Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak. Horretarako, honako jarduera hauek egingo dira otsailean, emakume guztientzat, Gobelaurre Boluntariotza Zentroan (Jose Maria Chavarri-Zuazo plaza), 15 emakumerentzako edukiera mugatuarekin: ekimenaren berri emateko topaketa, otsailaren 3an, asteazkena, 18:00etan, edo otsailaren 6an, larunbata, 10:00etan; narratibak sortzeko ikus-entzunezko tekniken tailerra, hilaren 10ean, asteazkena, 18:00etan edo hilaren 13an, larunbata, 10:00etan, eta grabazio saioa, otsailaren 20an, larunbata, 10:00etan. Martxoan zehar, grabatutako edukien laburpenaren erakusketa ikusi ahal izango da, orrialde honetan eta proiektuaren webgunean (www.loturakgetxo.eus ) ikusi ahal izateaz gain. 

Jarduera horietako batean parte hartzeko doako izen-ematea otsailaren 1era arte egongo da zabalik, 688897661 telefono zenbakian edo  helbidean. 

"Emakumeak, objektuak. Kontakizunak

Aipatutako jarduerek jarraipena emango diote abenduaren 12an egindako topaketari. Bertan, udalerriko zenbait emakume gonbidatu zituzten beren migrazio-prozesuei buruzko narrazioak sortzera, haientzat esanguratsua den objektu baten inguruan. Horrela sortu zen Emakumeak. Objetuak. Kontakizunak izeneko ikus-entzunezko proiektua, aipatutako webguneetan ikusgai.

GRABATUTAKO EDUKIAK

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +