Getxoko Migrazioen Harrera eta Arretarako Bulegoa

Oficina de Acogida

Dokumentu interesgarriak

 Informazio-liburuxka hizkuntzetan

Azken 20 urteotan, Espainiako hiri gehienetako osaketa soziala eta kulturala substantzialki aldatu da. Aldaketa horren alderdi garratzitsu batek herritar migratzaile eta errefuxiatuen helduerarekin dauka zerikusia. Getxo ez da errealitate horretatik kanpo geratzen, eta hamabost urte baino gutxixeagoan bost puntu igo da atzerrian jaiotako pertsonen ehunekoa; 2005ean herritar guztien %6 ziren, eta 2020an jada %11ra iritsi dira.

Getxoko Udalarentzak, hiriaren aniztasuna gizarte inklusiboa lortzeko proaktiboki jorratu beharreko errealitatea da. Horretarako, eta Eusko Jaurlaritzaren joerei jarraikiz, harrera da prozedura hori eraikitzeko lehenengo fasea. Harrera zerbitzua honela ulertzen da: “Hiritartasun, kultura-artekotasun eta inmigrazioko euskal politikaren baitan diseinatutako tresna, erantzukizun publikoaren printzipiotik abiatuta erantzuteko atzerriko etorkinak jasotzen dituzten gizarte guztiek dituzten egiturazko erronketako bati: gizarte inklusioari erreparatzen dion hasierako harreraren kudeaketa” (Eusko Jaurlaritzaren Harreragunea dokumentua / zirriborro proposamena).

Migrazioen harrerarako eta arreta emateko Getxoko bulegoa 2020-2023 Legegintzaldi planaren baitan dago. Plan horren ardatz estrategikoetako bat da “aniztasuna eta harrera-hiria”, eta ekintzetako bat, berriz, “Pertsona migratuen eta errefuxiatuen harrerarako plan komunitario bat osatzea”.

Migrazioen harrerarako eta arreta emateko Getxoko bulego bat (zerbitzu sortu berria) martxan jartzea lehentasunezko proiektua izango da Getxo anitza eta inklusiboa sendotzeko bidean.

Getxoko Udala, gizarte eragile askorekin batera, harrerarako eta lurraldeko aniztasuna kudeatzeko ekintzak egiten ari da.

2011. urteaz geroztik, udala Espainiako Kultura arteko Hirien Sarearen (RECI) parte da. Horrek ahalbidetu dio Europako Kontseiluaren eta Europako Batzordearen baterako ekintzen esparruan (Intercultural Cities) hainbat jarduketa sendotzea.

Misioa: 

  • Pertsonak orientatu eta laguntzea nazioarteko beren mugikortasun proiektuetan (inmigrazioa, emigrazioa eta nazioarteko babesa), gizarte anitz eta inklusiboa sendotzeko.

Bisioa 2021-2023:

  • Migrazioen harrerarako eta arreta emateko Getxoko bulegoa erreferentziazko zerbitzu publiko bilakatzen da Getxo hiriko pertsona migratuak orientatzeari, laguntzeari eta bideratzeari dagokienez. Eskubideak gainerako herritarrekiko berdintasunezko baldintzetan eskuratu eta baliatzea sustatzen du.

Helburuak

Informazioa, aholkularitza eta laguntza eskaintzen die hala behar duten pertsonei, hainbat zerbitzu publikorekin eta gizarte antolakunderekin batera.

  • Ez dago soilik iritsi berri direnei zuzenduta. Aldiz, harrera prozesuaren zentzurik zabalenean ulertzen da; izan ere orientazioa beharrezkoa izan daiteke bizitzako hainbat unetan.
  • Halaber, Getxoko biztanleei arreta emango zaie migrazioekin lotutako gaiei buruz (atzerritarren kontratazioa, alokairuak...). 
  • Emigratzeko proiektuak buruan darabiltzaten eta eman beharreko urratsei buruzko informazioa eta orientazioa behar duten pertsonei horiek emateko edo jomugako herrialdean instalatzeko arreta ere emango zaie.

Pertsonak orientatzen ditu migrazio prozesuetan, beren autonomia, bizikidetza eta gizarte inklusioa sustatzeko asmoz.

Bulegoak behatoki baten ekintzak garatzen ditu migrazioei dagokienez, harrerari eta migrazioei buruzko informazio kuantitatiboa nahiz kualitatiboa bilduta, erabakiak hartzen lagunduko duena.

Migrazioen harrerarako eta arreta emateko Getxoko bulegoa, Getxoko Udalarena.

  • Erreferentzia-puntua da migrazioaren gaiari dagokionez. Zerbitzu bakarra eta espezializatua da, eta espezifikotasun horrek ahalbidetzen dio pertsonei arreta ematearekin lotutako zerbitzu eta erakunde guztiekin zeharka eta modu osagarrian lan egitea.
  • Getxo udalerrian bizi diren pertsonei edo familiei zuzendutako zerbitzua da. Zehazki, inmigrazio, emigrazio edo nazioarteko babes prozesuetan daudenei eta, espezifikotasun hori tarteko, zerbitzu espezializatu baten arreta behar dutenei.
  • Genero ikuspegiarekin eta kultur-artekotasuna aintzat hartuta.


Hartzaileak Getxo udalerriko pertsonak soilik izan ahalko dira(errolda ez da beharrezkoa). Bada, horiek faktore hauetako bat edo gehiago bete ditzakete:

  • Hirira iritsi berri den pertsona edo familiaren espezifikotasuna: Hizkuntzak ez ezagutzea, testuinguru sozio-kultural eta administratiboa ez ezagutzea (etxebizitza eskuratzea, lan-munduan sartzea, prestakuntza, osasun baliabideak, eskubideen babesa, etab.).
  • Atzerritartasunari eta harremanei lotutako espezifikotasuna:  Familia, gizarte edo komunitateko sare ahulak izatea edo halakorik ez izatea.
  • Espezifikotasun administratiboa: atzerritartasunekoa (administrazio egoera erregularrean edo irregularrean dagoen etorkina), asilo eskatzailea (nazioarteko babesaren eskatzailea edo onuraduna).
  • Atzerritartasunarekin edo nazioarteko babesarekin lotutako proiektuak:  Familia berriz elkartzea, borondatez itzultzea, atzerritarrak kontratatzea.
  • Zaintzen sektorean lanean diharduen jatorri atzerritarreko pertsona.
  • Emigrazio proiektua: lehenengo emigrazioa edo berremigrazioa.
  • Ez dagokio familia erreferenterik gabeko haur eta nerabeen bulegoari, horiek Foru Alduniaren eskumenekoak baitira.

Alderdi funtzionalak

Migrazioen harrerarako eta arreta emateko bulegoa Gobelaurreko Boluntario Zentroaren udal lokaletan dago: Txabarri Zuazo plaza, z/g mapa

Zerbitzura hainbat modutan jo daiteke:

  • Aurretiazko hitzordua eskatuta posta elektroniko bidez (oficinaacogida@getxo.eus /harrerabulegoa@getxo.eus) edo telefono bidez (94 4660152 eta 747 424 287).
  • Pertsonak zuzenean iristen dira bulegora, aurretiazko hitzordurik gabe, arreta presentzialeko egunetan.
    Pertsonaren eskuragarritasunaren eta lehentasunen arabera, arreta eman ahal izango da
    presentzialki, honako ordutegi honetan:
    Astelehenetan: 10:00etatik 14:00etara
    Astearteetan: 10:00etatik 14:00etara
    Asteazkenetan: 16:00etatik 20:00etara
    Telematikoki(telefonoz, WhatsApp edo bideo-dei bidez), goizez edo arratsaldez, eskariaren arabera
    Asteazkenetan: 2 ordu
    Ostirala: 2 ordu


Bulegoak honako hauek izango ditu:

  • Lehenengo arreta zerbitzua: zerbitzura iristen diren pertsonekiko lehenengo kontaktuaren ardura duena eta gainerako zerbitzuetara jotzeko puntua. Helburua da erabiltzaileek planteatutako beharrizanak eta eskariak identifikatzea, erantzun pertsonalizatua eskaini ahal izateko: izan daiteke informazioa, orientazioa edo bulegoan nahiz hirian zehar [osasun sarea, laguntza sozialeko sarea, hezkuntza zerbitzuak, hizkuntzaren ikasketa, erakundeen sarea, oinarrizko kudeaketa eta izapideak (erroldatzea, osasun txartela...)] eskaintzen diren zerbitzuetara bideratzea.
  • Eskubideak eskuratzeko zerbitzu espezializatuak: Zerbitzu espezializatuak eta zeharkakoak dira. Atzerritarra izateak eskubideak baliatu ahal izatea zailtzen dituen kasuak jorratzen dituzte.
    - Atzerritasrtasunaren eta nazioarteko babesaren araudiari lotuak
    - Atzerriko langileei lotuak, bereziki zaintza sektorekoei. 
    - Zeharkako aholkularitza juridikoa pertsona migratuei.
    - Profesionalentzako aholkularitza eta oinarrizko prestakuntza.
    - Getxoko biztanleentzako aholkularitza aurrez aipatutako gaietan.
    Zerbitzu espezializatuak ez dira zuzenean eskuratzekoak. Lehenengo harrera zerbitzuak balorazioa egin ostean artatuko dira. Hitzorduak ostegun goizetan eta arratsaldetan emango dira, bulegoan bertan.

Koordinazioa zerbitzu eta erakunde sozialekin

Bulegoa, migrazio kontuetan espezializatutako zerbitzua denez, eta jada badauden baliabideak osatu eta jarduketa eraginkorra lortze aldera, ez du jada badagoen hori ordezteko asmorik. Aldiz, modu koordinatuan jardun nahi du zerbitzu eta erakundeekin batera, erabiltzaileen zerbitzu normalizatuetarako edo lurraldeko zerbitzu espezifikoetarako (udalerrikoetarako nahiz beste administrazio batzuetakoetarako) sarbidea errazteko, hala eskatzen zaionean.

Getxok elkarteen sare garrantzitsua dauka, eta urteak daramatzate udalerrian harrera egokia emateko lanean. Bakoitzaren lana indartzeko modu koordinatuan lan egitea ere izango da bulegoaren laneko ildoetako bat.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +