BIZILAGUNAK Getxo / Kulturen arteko topaketak

Ekimen honekin elkartzeko eta ospatzeko espazioak sortu nahi ditugu getxoztarron artean, udalerrian kulturartekotasuna, aniztasuna eta interakziorako eremuak bilatzen ditugunontzat.

ADI EGON! 2019ko BIZILAGUNAK BAZKARIAK MARTXAN!!

Azaroak 17an, 14.00etan

Eman izena:

Familia gonbidatzaile/gonbidatuta: https://labur.eus/bizilagunakfam2019 

Bazkarietarako pertsona dinamizatzailea: https://labur.eus/bizilagunakdin2019 


Bertakoak zein kanpokoak diren Getxoko bizilagunen arteko topaketak eta interakzioak sortzea helburu duen programa da; herritar horiek komunean izango dute euren herriaren kultura-aniztasuna ospatzea, elkar ezagutzeko gogoa, eta komunitatean uneak partekatzeko nahiz zubiak eraikitzeko nahia.

Bizilagunak egitasmoak honako helburu hauek ditu: elkarbizitza hobetzea, parte-hartzea ahalbidetzea, diskriminazioa prebenitzea eta aniztasunaren indarra aprobetxatzea. Hori guztia herritarren pertzepzioak, jarrerak eta portaerak aldarazteko.

Getxoko zurrumurruen aurkako estrategia garatzeko oinarrizko tresna da, xenofobia eta arrazakeria prebenitzeko xedea duena. Era berean, oso tresna garrantzitsua da migratzaileak, nazioarteko babes-eskatzaileak eta errefuxiatuak hartzeko prozesuetan.

Getxoko Udalaren, Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioaren eta EGIZU elkartearen arteko elkarlanaren emaitza da, eta helburu nagusia pertsonen arteko zubiak eraikitzea da, are gehiago, euren migrazio-proiektuan herri hau euren etxe bihurtu nahi izan zutenek eskaintzen duten aniztasun handiaren eta euskal kulturaren arteko zubiak eraikitzea.
 
Programa (liburuxka)
Antolatzaileak:
  • Egizu Elkartea
  • Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioa  
  • Getxoko Udala
Laguntzaileak:
  • SOS Arrazakeria
  • Eusko Jaurlaritza
 

 

 

BIDEOAK

2016 Bizilagunak Euskadi

2015 Bizilagunak Euskadi

 

 

2014 Bizilagunak Euskadi

 


2013ko BIDEOA

“Bizilagunak-Aldameneko familia” izeneko bideoa ikusgai dago jadanik Interneten. Getxoko Udalak, Egizu Getxo Euskaldun taldeak eta Etorkinen Plataformak  pasa den azaroan antolatutako  (Gipuzkoako SOS Arrazakeriak 2011n martxan jarritakoarekin bat eginda) ekimenaren uneak eta irudiak eskaintzen ditu lanak (http://youtu.be/gkWu2Jzf-gg), hain zuzen ere, pasa den azaroaren 17an udalerrian ospatutako  16 bazkarietako esperientzia batzuk. Horietan bertoko eta atzerriko 32 familiek hartu zuten parte, guztira 130 bat pertsonak, elkar ezagutu eta beren errealitate desberdinez hitz egiteko. Era berean,    Gipuzkoako SOS Arrazakeriak Donostian parte hartu zuten familiei eskaini zien omenaldiaren irudiak ere agertzen dira bideoan. Omenaldi horretan zurrumurruen kontrako estrategia ere sendotu zen.

Helburua etxekoen arteko gune informala sortzea ahalbideratzea izan zen, bertoko eta atzerritar pertsonak elkar ezagutu ahal izateko, hiri edo auzo berean bizi izanda ere, normalean elkar ezagutzeko aukera ez  dutenak. Mahai baten inguruan familiak era naturalean mintzatu ziren hurrengo gaiez: ohiturez, kulturaz, hizkuntzez, errotzeaz, zaletasunez, etorkizunerako proiektuez, zailtasunez. “Esperientzia horrek aurreiritziak eta estereotipo negatiboak bertan behera uztera laguntzen duela uste dugu eta baita auzokideen arteko harremanak estutzen dituela eta auzoan elkar ezagutzeko balio duela ere” azaldu du Elena Coriak, Immigrazioko Unitateko zinegotziak. 

Ekimenean bertoko familiekin batera, besteak beste, Filipinas, Peru, Bolibia, Senegal, Argentina, Ekuador, Rumania eta Uruguayko beste batzuek ere hartu zuten parte.

“Aldameneko familia” esperientzia Europako hainbat tokitan ospatu zen batera. Euskadin guztira 200 familia eta 100 dinamizatzaile  elkartu ziren 100 bazkariren inguruan, 800 lagunen partaidetzarekin.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +