Emakumeentzako Jabekuntza Eskola

Jabekuntza Eskola

Getxoko Emakumeentzako Jabekuntza Eskola sareko proiektu bat da eta, horren bidez, emakumeen ahalduntzea bultzatu eta beraien parte-hartzea sustatu nahi dugu politikan eta gizartean.

Emakumeek hausnartzeko, eztabaidatzeko eta ikasteko topaleku izateaz gainera, eskola adin eta jatorri guztietako emakumeekin partekatzeko tokia ere bada eta, bertan, kolektiboetan eta sareetan parte hartzeko eta antolatzeko aukera eskaintzen da.

Covid-19ak eragindako egoerak argitara atera du feminismoetatik behin eta berriz esaten ari ginena: bizitza krisian dagoela, eta bizitza denon artean zaindu behar dela. Hau da, bizitza eta zaintzak erdigunean jarri behar direla. Ildo horretan, arreta berezia jarri dugu koronabirusak gure bizitzetan duen eraginarekin zerikusia duten ikastaroak eta tailerrak antolatzeko.

Salbuespenezko une hauek ere eskola berrantolatzera eraman gaituzte, metodologiari dagokionez. Gauzak horrela, ikastaroetako batzuk on-line eskainiko dira, betiere, ezin badira aurrez aurre eman. Horren ondorio gisa, 2020-2021 ikasturte honetan, ikastaro eta tailer guztiak doakoak izango dira, baina aldez aurretik eman beharko da izena.

Gogoratu data hauek:

  • Izena emateko epea: Irailaren 14tik 30era.
  • Onartutakoen zerrenda eta itxaron zerrenda (Onartutakoen zerrendak Villamonteko Kultur Etxean, RKEn, Herritarren Arretarako Bulegoetan eta udalaren webgunean argitaratuko dira.)

Aurrematrikulazioa

  • Izena emateko epea, irailaren 14tik 30era
  • Egun bizi dugun egoera dela eta, udalak, ahal den guztietan, Emakumeen Jabekuntza Eskolaren ikastaroetarako aurrematrikula online bidez egitea gomendatzen du eta aukera ez dagoen kasuetan, emakumeak Algortako Urgull kaleko udal eraikineko bigarren solairura (Berdintasun Zerbitzua/Gizarte Kohesioa) joan ahal izango dira, banan banan, izapidea egitera.
  • Bertan galdetegiak hartu ahal izango dira, baina osasun egoera dela eta, ezin izango dira bulegoan bete, jende pilaketarik ekiditeko. Galdetegiak bete ondoren aipatutako bulegora ekarri beharko dira eta horretarako egokitutako bandejan utzi.

  • Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru ikastarotan eman ahal izango du izena. Ikastaro guztiak doakoak izango dira.  Kopurua eskainitako plazena baino handiago bada, zozketa egingo da eta onartuen zerrendak urriaren 8an argitaratuko dira eta horiek zuzenean ikastaroa egin ahal izango dute, aurten, lehenengo aldiz, matrikula egin behar ez izanik. Onartuen zerrendak  Villamonteko Kultur Aretoan, RKEn, HABetan eta hemen egongo dira ikusgai. Behin-behineko izen-emateak egiteko inprimaki bat bete eta honako lekuren batean aurkeztu beharko da

  • Informazio gehiago 94 466 01 36 telefono zenbakian eta  berdintasuna@getxo.eus helbide elektronikoan eska daiteke.

Intereseko oharrak

  • ADI! Ez da telefono bidezko jakinarazpenik egingo.
  • Parte-hartzaile bakoitzak gehienez ere 3 ikastarotan izena eman ahal izango du.
  • Eskaintzen diren tailer guztiak doakoak dira, baina aldez aurretik izena eman behar da.
  • Plazak mugatuak izango dira, eta aldez aurretik izena eman duten emakumeen artean zozketatuko dira. Getxon erroldatutako emakumeek lehentasuna izango dute.
  • Ikastaro bat hasitakoan berau utzi nahi dutenek berdintasun-zerbitzuari jakinarazi beharko diote. Justifikatu gabeko 3 absentzia izanez gero, hurrengo ikasturtean parte hartzeko eskubidea galduko da.
  • Ikastaroak eta tailerrak, ahal dela, aurrez aurre emango dira. Horietako batzuk ezin badira aurrez aurre egin, on-line jarraitu ahal izango dira. Ikusi ikastaro bakoitzaren xehetasuna.
  • Internet konexioarekin, gailu elektronikoekin eta abarrekin lotutako baliabide teknikoren bat behar izanez gero on-line ikastaroetan parte hartzeko, jarri harremanetan berdintasun-zerbitzuarekin.

Ikastaro zerrenda

  • Komunikazio lerroa
    - Nola hitz egin jendaurrean. Iraupena: 15 ordu. Modalitatea: Aurrez aurrekoa. Ezinezkoa bada on-line emango da. Data: Urtarrila, 12, 19 eta 26 Asteartea 18:00-20:30. Otsaila, 2, 9 eta 16 Asteartea 18:0 -20:30. Tokia: Martikoena.
  • Nortasun eta subjektibotasun femeninoaren lerroa
    -
    Erotika tailerra. Ahalduntze sexuala. Euskera. Iraupena: 6 ordu. Modalitatea: Aurrez aurrekoa. Data: Abenduaren 12a - Larunbata 11:00-14:00 eta 16:00-19:00. Ezin bada aurrez aurre egin, on-line egingo da honako egun hauetan: Apirila, 12,13, 19 eta 20. 19:00-20:30. Tokia: Martikoena.
    - Konfinamendua. Eta orain… zer? Iraupena: 16 ordu. Modalitatea: Aurrez aurrekoa. Ezinezkoa bada on-line emango da. Data: Otsailaren 6tik martxoaren 27ra Larunbatak 11:00-13:00. Tokia: Martikoena.
    - Nork bere burua maitatzen ikasten. Iraupena: 54 ordu. Modalitatea: Aurrez aurrekoa. Ezinezkoa bada on-line emango da. Data: Urriaren 21etik abenduaren 16ra (9 saio). Urtarrilaren 13tik martxoaren 24ra (11 saio). Apirilaren 14tik maiatzaren 26ra (7 saio). Asteazkena, 18:30-20:30. Tokia: Martikoena.
  • Munduko emakumeen elkartasun eta trukatze lerroa
    - Antzerki feminista laborategia. Gorputzetik gizarte-ekintza konkretura. Iraupena: 15 ordu. Modalitatea: Aurrez aurrekoa. Data: Urriaren 24a Larunbata 17:00-20:00. Azaroaren 7, 21 eta 28a Larunbata 17:00-20:00. Abenduaren 12a + Erakustaldi publikoa Larunbata 17:00-20:00. Tokia: RKE. Nori zuzendua: Emakume migratu eta/edo arrazializatuak. 
    - Mugak: joan ziren emakumeak, iristen diren emakumeak. Iraupena: 7 ordu. Modalitatea: Aurrez aurrekoa. Data: Martxoaren 12a Ostirala 17:00-20:30. Martxoaren 13a Larunbata 10:00-13:30. Tokia: Martikoena.
    - Getxoko Ekonomia Feministako Eskola. Iraupena: 60 ordu. Modalitatea: Aurrez aurrekoa. Data: Eskola urtarrilean hasi eta ekainean amaituko da, eta larunbat arratsaldetan emango da, egunean 4 orduz. Aurretik, urrian, eskolaren azalpenezko eta adierazpenezko saio bat egingo da, eta bertan, parte hartuko duten emakumeak hautatuko dira; bai eta erabiliko diren datak eta espazioak ere. Horren guztiaren berri emango da irailean. Ez da beharrezkoa izena ematea!

  • Feminismoaren lerroa
    - Autodefentsa feminista. Iraupena: 12 ordu. Modalitatea: Aurrez aurrekoa. Data: Martxoaren 5 eta 6a Ostirala 16:30-20:30. Larunbata 10:00-14:00 eta 15:30-19:30. Tokia: Martikoena eta RKE.

  • Osasunaren lerroa
    - Elikadura kontzienteari buruzko tailerra. Mindful Eating. Iraupena: 16 ordu. Modalitatea: Aurrez aurrekoa. Ezinezkoa bada on-line emango da. Data: Urtarrila, 9, 16, 23 eta 30 Larunbatak 10:30-14:30. Tokia: Martikoena.
    - BIORISA, barre terapia tailerra. Iraupena: 10 ordu. Modalitatea: Aurrez aurrekoa. Data: Otsailaren 19a Ostirala 18:00-21:00. Otsailaren 20a Larunbata 10:00-14:00 eta 16:00-19:00. Tokia: RKE.
    - Zoru pelbikoa indartzea. Iraupena: 20 ordu. Modalitatea: Aurrez aurrekoa. Data: Otsailaren 23tik martxoaren 25era. Asteartea eta osteguna 18:00-20:00. Tokia: Martikoena eta RKE.
    - Barruan daukagun neskatoari heltzea. Iraupena: 17,5 ordu. Modalitatea: Aurrez aurrekoa. Data: Urtarrilaren 14tik otsailaren 25era Osteguna 18:00-20:30. Tokia: Martikoena.

  • Kultura Birdefinitzeko lerroa
    - Abesbatza feminista, abestuz eta norberaren nortasuna konposatuz. Iraupena: 22,5 ordu. Modalitatea: Aurrez aurrekoa. Ezinezkoa bada on-line emango da. Data: Urriaren 23tik maiatzaren 28ra. 15 egunean behin. Hilabetean bi ostiral, 19:00-20:30. Tokia: RKE.
    - Idazketa sortzaileari buruzko tailerra. Iraupena: 24 ordu. Modalitatea: Aurrez aurrekoa. Ezinezkoa bada on-line emango da. Data: Urtarrilaren 11tik martxoaren 29ra Astelehena, 18:00-20:00. Tokia: Martikoena.

  • Autonomia sendotzeko lerroa
    - Eskuak argira, elektrizitate tailerra autonahikotasunerako. Iraupena: 24 ordu. Modalitatea: Aurrez aurrekoa. Ezinezkoa bada on-line emango da. Data: Apirila, 15, 22 eta 29. Maiatza, 6, 13, 20 eta 27. Ekaina, 3. Osteguna, 17:30-20:30. Tokia: Martikoena.

Sexologiari buruzko informazioa eta aholkularitza

Getxoko sexologiari buruzko informazio- eta aholkularitza-bulegoak sexuari buruzko mota guztietako galderei erantzuten die.

Zalantzek, aurreiritziek edo informazio faltak berak zailtasunak dakartzate norberaren sexualitatea eraikitzerako garaian (gorputzari buruzko zalantzak, nortasuna, desira, orientazio sexuala...) edo pertsonen arteko harremanetan (asegabetasuna, ulertezintasuna, plazer falta, komunikazio txarra…).

Bulego honen helburua da adin guztietako pertsonei laguntza ematea, sexualitateaz gehiago goza dezaten, beren nahiekin eta interesekin lan eginez edo sexu zailtasunak gaindituz.

Halaber, eskatzen duenari antisorgailuei buruzko oinarrizko informazioa emango zaio. Bulegoa irekita egongo da astearte guztietan, 17:00etatik
20:00etara; garrantzitsua da hitzordua aurrez eskatzea.

Kontsultak sexologian profesionalak direnek egingo dituzte eta konfidentzialak dira. Kontsultak telefonoz egin daitezke (944 660 137), email
bidez (sexuinfo@getxo.eus) edo elkarrizketa pertsonalen bitartez (bakarka, bikotean edo lagunekin). Aholkularitzaren iraupena arazoaren araberakoa izango da.

Bulegoa Martikoena kalean dago, 16 zenbakian (Alangoko anbulatorioaren alboan). Zalantzarik edo interesik izanez gero, deitu 944 660 137 telefono zenbakira. 

Harremanetarako

Baliabide eta telefono interesgarriak

  • Gizarte Zerbitzuetako
    Algorta: 944 660 101
    Romo-Areeta: 944 660 153
    Andra Mari: 944 660 130
  • Getxoko Udaltzaingoa: 944 660 202
  • Osakidetzako Larrialdiak: 944 100 000
  • 24 Orduko Telefono-Arreta Zerbitzua: 900 840 111 • 900 840 016
  • Larrialdietarako Sos-Deiak: 112

Aurreko edizioak

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +