Berriak

2.300 lagunek bisitatu dute

2021/12/02

2.300 lagunek bisitatu dute azaroaren 25a dela eta indarkeria matxistaren inguruan interpelatzeko jarritako labirintoa

2.300 bat pertsonak bisitatu dute Getxoko Udalak azaroaren 25a dela eta Areetako Geltokia plazan jarritako labirintoa, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako borrokan gizonek duten paperari buruz hausnartzeko. Zortzi egunetan zehar (azaroaren 19tik 26ra), 1.305 emakume, 976 gizon eta 15 pertsona ez-binario labirintoan zehar ibili dira, eta hainbat alderdiri (zainketen erantzukidetasuna, indarkeria matxistaren errotik kentzea, jazarpena, sexualitatea, etab.) buruzko galdera batzuen bidezko  gogoeta egin dute indarkeria matxistaren aurkako borrokan aurrera egiteko egin daitezkeen ekintza txikiei buruz. “Oso pozik gaude, eguraldi txarra egin duen arren, labirintoak oso harrera ona izan duelako eta hurbildu diren pertsonen hausnarketa eragin duelako, eta hori zen lortu nahi genuen helburua. Gainera, parte-hartzea oso anitza izan da adinari dagokionez, baina nabarmendu dezakegu hurbildu den gazte kopuru handia”, Carmen Díaz Gizarte Kohesioko zinegotziak nabarmendu duenez. 

Ekimenera hurbildu diren pertsonek egindako ekarpenen kopuru altua ere azpimarratu behar da. Horien artean, gauez emakume baten atzetik ibiltzean gizonek duten jarrerari buruz galdetzen zien galderak hainbat erreakzio eragin ditu, batzuk harritu egin baitira, inoiz ez baitute pentsatu haien presentziak beldurra eta segurtasun eza eragin ditzakeenik emakumeengan. 

Labirintoa aurreikusitakoa baino bi egun lehenago itxi behar izan zen, denboraleak eragindako kalteengatik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +