Berriak

LGTBI Harrotasunaren Eguna

2020/06/24

Bideo batek eta piramide baten irudi batek sentsibilizatuko dute  sexu-eta genero-aniztasunaz, LGTBI Harrotasunaren Eguna dela eta

Sexu- eta genero-aniztasunari buruz sentsibilizatzea eta kontzientziatzea izango da Getxoko Udalak ekainaren 28an, igandean, ospatzen den LGTBI harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta  antolatutako jardueren helburua. Hain zuzen ere, udalak LGTBI kolektiboak jasaten dituen indarkeriak erakusten dituen piramide baten irudi bat eta Getxoko lau gazteren eta Bea Sever Naizen, Adingabe Transexualen Senideen Elkarteko bozeramailearen testigantzak biltzen dituen bideo bat zabalduko ditu. Bi ekintza horien bidez, LGTBI pertsonekiko aintzatespena eta konpromisoa erakutsi nahi dira, eta baita sexu-orientazio eta -identitateagatik eta/edo genero-adierazpenagatiko diskriminazioak dakartzan gorroto-diskurtsoak salatu ere.

Grabatutako bideoak udalerriko LGTBI kolektiboko lau gazte erakusten ditu. Horien ahotan entzungo da eskola-eremuan jazarriak izan direla, ziberjazarpena jasan dutela eta eskolara ez direla joan segurtasun-arrazoiengatik. Jazarpenaren ondorioz, gazteek arrisku handiago izaten dute depresioa, pentsamendu suizidak eta drogen abusua jasateko, eta LGTBI gazteek are handiago.

Bestalde, irudiak erakusten duen piramideak LGTBI kolektiboak, sexu-arau bat ez jarraitzeagatik, jasaten dituen indarkeria motak zerrendatzen ditu. Ageriko indarkeriak erakusten ditu, sozialki onartezinak direnak, (hilketak, erasoak, mehatxuak, gorroto- eta diskriminazio-delituak...), baita ikusezinak eta sozialki onartuak ere ("nenaza", "marimacho", "LGTBI haurrek ez dakite zer nahi duten, oso gazteak dira erabakitzeko", "Bisexuala bazara, biziotsua zara", "Gaiak hain dibertigarriak dira!").

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +