Berriak

Martxoak 8

2020/03/05

Intersekzionalitateari buruzko mahaingurua, martxoaren 8ko ekitaldi nagusia

Intersekzionalitateari buruzko mahai-inguru bat izango da udalak aurten antolatu dituen jardueren egitarauaren ekitaldi nagusia, martxoaren 8an ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta. Horren helburua hizlariek hainbat eremutan dituzten zailtasunak, zapalkuntzak eta diskriminazioak ezagutaraztea da, bai eremu pertsonalean, bai kolektiboan eta elkarteetan. Mahainguru horrekin batera, proiekzioak, kontzertu bat eta herriko hainbat elkartek antolatutako jarduerak ere izango dira. 

Programa

Martxoaren 6an, ostiralean, 18:30ean, "Intersekzionalitatea: zapalkuntzen eta erresistentzien analisi feminista" mahai-ingurua izango da Villamontek Kultur Etxean. Bertan hurrengoek hartuko dute parte: Jeanne Roland ikertzaile eta ekintzaile feminista, eta emakume migratu eta arrazionatuen arrazakeriaren aurkako agenda feminista eta dekolonialaz hitz egingo du; Cristina Uriarte, gizarte-lanean, sexu-hezkuntzan eta dibertsitate funtzionalean aditua sistema kapitalistako ertzetako feminismoaz mintzatuko da; Cristina Rueda berdintasun teknikariak Aldarte gay, lesbiana eta transexualen arretarako zentroan duen esperientzia aurkeztuko du, eta Riosby Fernandez Etxeko langileak etxeko langileez eta borrokan dauden zainketez hitz egingo du eta baita EAEko zaintzak aurrera eramatek moduaz ere. Cony Carranza hezitzaile feministak dinamizatuko du mahaia. 

Egun horretan, baina 21: 00etan, eta Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, La mujer de la montaña  izenburuko filma proiektatuko da. Hurrengo egunean, larunbatean, martxoak 7, 21: 00etan, Balkan Paradise Orchestraren kontzertua izango da, Muxikebarriko Arrigunaga aretoan. Haurrentzako zine zikloak, martxoaren 8an, 12: 00etan, Frozen, el reino del hielo eskainiko du Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, eta Zog, dragones y heroínas Muxikebarrin.   

Flashmob aldarrikatzailea

Bestalde, Getxo Flamenco Kultur Elkarteak flashmob aldarrikatzaile bat egingo du igandean, martxoak 8, 12: 00etan, Areetako Bizkaia Zubia plazako puntu lilan, udalaren laguntzarekin. Sortu berria den elkarteak koreografia erraz bat egingo du, pertsonak parte hartzera animatzeko, bikote harreman toxikotik ateratzeko behar den emakumeen ausardia eta ahalduntzeari buruzko musika-gai batekin. Elkarteak parte hartzera gerturatzen direnei eskatzen die, kalez jantzita joatea, kolore beltzez edota morez. 

Elkarteen jarduerak

Emakume elkarteek antolatutako ekintzen barruan, martxoaren 7an, 19: 30etik aurrera, poteo feminista izango da, Romoko Jai Alai tabernatik, eta horretarako, beltzez eta morez jantzita joatea eskatzen dute. Euskal Herriko Mugimendu Feministak deialdia egin du martxoaren 8an Bilbon egingo den mobilizazio batean parte hartzeko. 13: 00etan irtengo da, Jesusen Bihotza plazatik. Azkenik, Gizatiar elkarteak Edadismo, diskriminazio gehiago ahal bada? gaiari buruzko hitzaldia antolatu du Romoko San Jose parrokian, martxoaren 12an, osteguna, 18: 00etan. Hizlaria Kontxi Lopez izango da.

- Programa

Adierazpen instituzionala Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta

Getxoko Udaleko Bozeramaleen Batzordeak, igandean, martxoaren 8an, ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, adierazpen instituzional bat onartu du aho batez. Jarraian testu osoa:

EMAKUMEEN MOBILIZAZIOAK. Mundua eraldatzen duen emakumeen boterea

1952an martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Eguna ezarri zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak (NBE). M8ak emakumeen "grebak" oroitzen ditu, historian zehar euren eskubide laboral, ekonomiko, politiko eta sozialak aldarrikatu dituztenak. Borrokek aldaketak ekarri dituzte legeetan, gizartean eta kulturan, eta gizarteak berdintasun- eta demokrazia-maila handiagotarantz aurreratu dituzte.

Hala ere, emakumeen borroken garaia ez da amaitu. Mundu osoan eta gure tokiko komunitateetan oraindik ere emakumeenganako bereizkeriak eta ezberdintasunak daude, emakume izate hutsagatik. Bereizkeria hori beste batzuekin gurutzatzen da: klase, etnia, adina, kultura, sinesmenak, migrazio-estatusa, sexu-orientazioa, genero-identitatea edo gaitasunak, besteak beste. Horregatik beharrezkoa da, behingoz, emakume guztien indarkeriarik gabe bizitzeko eskubidea lehentasun politikoa izatea.

Beijing Ekintza Plataformak 25 urte bete dituenean, belaunaldi berriak bat egiten du giza eskubideak defendatu eta genero-berdintasuna lortuko duten ekonomia, gizarte eta sistema politikoak irudikatzeko borrokan, inor bazterrean utzi gabe. Munduko mugimendu honen ustez generoen arteko berdintasuna ez da soilik oinarrizko giza eskubidea, baizik eta mundu baketsu, oparo eta iraunkorra lortzeko beharrezko oinarria. Garapen Jasangarrirako Helburuetan jasotzen den bezala. Berdintasuna gizarte osoaren mezu bakar gisa aldarrikatzeko garaia da.

Zaintza-lanak ikusezin bihurtzea, pobreziaren feminizazioa, indarkeria matxistak edo sexu-identitateetan eta/edo genero-adierazpenetan askatasunik ez izatea dira gizarte-mendetasunaren sintometako batzuk, bizitzako eremu guztietan jasaten direnak, eta saihestezina egiten dute haiei ere dagozkien espazio guztiak eskuratzea edo okupatzea: kaleak, erakundeak, lantokiak edo ikastegiak, kultura-espazioak, eta abar.

Emakumeen borrokek eta kaleetako mobilizazioek instituzioei konpromiso irmoko ariketa egitea eskatzen digute:

  • Genero-harremanak eraldatzea gure udalerrien eta gure administrazioen bizitzan;
  • Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak errotik kentzea eta egiturazko indarkeria horren biktimak erreparatzea;
  • Baldintzak eta aukerak eraikitzea izaera guztietako emakumeek tokiko bizitzako ekonomian, gizartean, politikan eta kulturan parte hartzeko;
  • Diskriminazio mota guztien aurka borrokatzea;
  • Bizitza erdira ekarriko duten gizarte-antolakuntza erantzunkideak diseinatzea.

Gorabehera labur, ertain eta luzeko neurriak behar dira, tokiko eremutik, bere eskumenaren barruan, egungo arazo zehatzei erantzunak eta konponbideak emateko, auzotarrengandik hurbilen dagoen eremua baita.

Bizilagunen zaintzarekin konprometitzen jarraituko duen udalerri baterantz aurrera egiteko irtenbideak, non guztiok hartuko baititugu geure gain zainketen gaineko erantzukizunak, azken batean, bizitzaren iraunkortasunean oinarritutako antolamendu sozial bidezkoago eta berdinzaleago baterantz.

Tokiko euskal gobernuok konpromiso horiek gure herri eta hirietan egia bihurtzeko politikak diseinatu eta kudeatu behar ditugu, eta horrexegatik,  Getxoko Udalak konpromiso irmoa adierazi du berdintasunezko gizarte inklusiboa eraikitzen laguntzeko, pertsona guztien eskubideak eta parte-hartzea bermatuko dituena tokiko bizitzan, honako neurri hauek abian jarririk.

  • Udalerriko emakumeen baldintzak eta egoerak sistematikoki aztertzen jarraitzea baliabide, ondasun eta zerbitzu guztiak eskuratzeari dagokionez, bai eta tokiko bizitzan parte hartzeari dagokionez ere, desberdintasunak identifikatu eta zuzentzeko. 
  • Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Tokiko Ekintza Plana garatzen jarraitzea, haren eragina ebaluatzea eta emaitzen berri ematea.
  • Tokiko arauak arian-arian artikulatzea berdintasun-politikak garatzeko, eta udal-jarduera osoan genero-ikuspegia txertatzen dela bermatzea.
  • Indarkeria matxistaren arretarako eta prebentziorako Tokiko Koordinazio Protokoloa garatzea edota eguneratzea. 
  • Tokiko jardueretan indarkeria matxistaren biktimei erreparazioa emateko printzipioaren aplikazioan aurrera egitea. 
  • Udaleko arau, programa eta zerbitzuen genero-eraginaren ebaluazioa arian-arian garatzea.
  • Udalerriko emakumeak ahalduntzeko programak eta ekimenak garatzeko espazioak eta baliabideak eskaintzea.
  • Berdintasun Kontseiluarekin jarraitzea, tokiko emakume-erakundeekin eta erakunde feministekin etengabe hitz egiteko gune gisa, berdintasunerako eta indarkeria matxistaren aurkako tokiko politikak diseinatzeko eta ebaluatzeko.
  • Zaintzak ezinbesteko ondasun komuntzat jotzea bizilagunen bizitzari eta ongizateari eusteko, bai eta sistema sozio-ekonomiko osoaren oinarria den ugalketa-ekonomiaren funtsezko ardaztzat ere. 
  • Emakumeen Etxeen sorrera bultzatzea

Azkenean, Udal honek dei egiten die herritarrei Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta
Mugimendu Feministak martxoaren 8rako antolatu dituen mobilizazioetan era aktiboan parte har dezaten.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +