Berriak

2020 / 2021 Emakumeentzako jabekuntza eskola

2020/09/14

Jabekuntza Eskolaren ikasturte berriaren ikastaroek eta tailerrek bizitza eta zaintza erdian jarriko dute

Irailaren 14tik 30ra bitartean zabalik egongo da Getxoko Udalak antolatutako  Emakumeen Jabekuntza Eskolaren ikasturte berrirako izena emateko epea. Eskola Basauriko, Ermuko eta Ondarroako udalerriekin sarean antolatuta dago, emakumeen ahalduntza bultzatzea eta politikan eta gizartean beraien parte hartzea sustatzea ahalbidetzeko. Eskola emakumeentzat ikasteko, hausnartzeko eta eztabaidatzeko topalekua izateaz gain, adin eta jatorri guztietakoentzako esperientziak partekatzeko tokia ere da.

Oraingoan, Covid 19ak eragindako egoera dela eta, ikastaro batzuk online bidez eskainiko dira, aurrez aurre egitea posible ez denean. Horregatik ikastaro guztiak doakoak izango dira, aurretik izena emanda.

 “Ikasturte berriari begira, arreta berezia jarri dugu koronabirusak gure bizitzetan duen eraginarekin zerikusia duten ikastaroak eta tailerrak antolatzeko, egoera honek agerian utzi baitu feminismoek planteatzen dutena, hau da, bizitza eta zaintza erdian jarri behar dugula. Bizitza krisian dagoela eta denon artean zaindu behar dugula”, nabarmendu du Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak.

Ikastaroak eta tailerrak

2020/2021eko ikasturteak 15  ikastaro, tailer eta jarduera (batzuk gai berriekin eta bi euskaraz) eskainiko ditu, iraupen desberdinarekin, hurrengo esparrukoak: Komunikazioa, Nortasun eta subjektibotasun femeninoa, Munduko emakumeen elkartasun eta trukatzea, Feminismoa, Osasuna, Kultura Birdefinitzea eta Autonomia sendotzea. Jarduerak Jabekuntza Eskolan bertan, Algortako Martikoena kaleko 16 zenbakian eta Romo Kultur Etxean izango dira. Aurrez aurre egitea posible izango ez balitz, online izango lirateke ekitaldiak. Tituluak hurrengoak izango dira:

• Nola hitz egin jendaurrean

• Erotika tailerra. Ahalduntze sexuala

• Confinamiento. Y ahora… ¿qué?

• Aprendiendo a querernos

• Laboratorio de teatro feminista. Desde el cuerpo a la acción social concreta.

• Mugak: mujeres que se fueron, mujeres que llegan.

• Escuela de Economía Feminista de Getxo (no necesita inscripción).

• Autodefensa feminista

• Taller de alimentación consciente. Mindful Eating.

• BIORISA, taller de risoterapia

• Reforzar el suelo pélvico

• Acoger a nuestra niña interior.

• Coro feminista: cantando y componiendo una identidad propia.

• Taller de escritura creativa

• Manos a la luz, taller de electricidad para la autosuficiencia.

Izenematea

Egun bizi dugun egoera dela eta, udalak, ahal den guztietan, Emakumeen Jabekuntza Eskolaren ikastaroetarako matrikula online bidezegitea gomendatzen du eta aukera ez dagoen kasuetan, emakumeak Algortako Urgull kaleko udal eraikineko bigarren solairura (Berdintasun Zerbitzua/Gizarte Kohesioa) joan ahal izango dira, banan banan, izapidea egitera. Bertan galdetegiak hartu ahal izango dira, baina osasun egoera dela eta, ezin izango dira bulegoan bete, jende pilaketarik ekiditeko. Galdetegiak bete ondoren aipatutako bulegora ekarri beharko dira eta horretarako egokitutako bandejan utzi. Galdetegia bete ondoren aipatutako bulegora ekarri beharko da eta horretarako egokitutako bandejan utzi. Informazioa: 94 466 01 36.

Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru ikastarotan eman ahal izango du izena. Ikastaro guztiak doakoak izango dira. Kopurua eskainitako plazena baino handiago bada, zozketa egingo da eta onartuen zerrendak urriaren 8an argitaratuko dira eta horiek zuzenean ikastaroa egin ahal izango dute, aurten, lehenengo aldiz, matrikula egin behar ez izanik. Onartuen zerrendak Villamonteko Kultur Aretoan, RKEn, HABetan eta udal webgunean egongo dira ikusgai.

Informazio gehiago 94 466 01 36 telefono zenbakian eta berdintasuna@getxo.eus helbide elektronikoan eska daiteke.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +