Berriak

Saioa

2019/06/06

“Getxoko gizonak berdintasunaren alde” RKEn

“Getxoko gizonak berdintasunaren alde” saioa izango da datorren ekainaren 13an, ostegunean, 19:00etan, RKE-Romo Kultur Etxean, Getxoko Udalak antolatuta.

Roberto Macho, Zipriztintzen, berdintasunaren aldeko Ermuko gizon-taldeko kidearen partaidetzarekin, saioan hurrengo gaiei buruzko hausnarketa egingo dute partaideek: gizonen inplikazioa berdintasunaren alde, hausnarketa sexismoaren barruan eta horren aurrean, feminismoa planteatzea eta berdintasunaren aldeko gizon-taldea  sortzea udalerrian. Asistentzia konfirmatzea eskatzen da.

Haurtzaindegi zerbitzua egongo da, baina aurretik 944 660 136 telefono zenbakian edo berdintasuna@getxo.eus helbide elektronikoan eskatu behar da, eta baita beste edozein behar berezi ere.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +