Berriak

Diru-laguntzak

2019/05/14

29.138€ emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten proiektuak sustatzeko 

Diru-laguntzak eskatzeko epea maiatzaren 14tik ekainaren 13ra

Getxoko Udalak 29.138€ zuzenduko ditu aurten eremu guztietan emakumeen parte hartzea errazten duten eta udalerriko gizonen eta emakumeen berdintasuna bultzatzen duten programetarako diru-laguntzen deialdirako, IV. Berdintasunerako Planak jasotzen duenez. Eskakizunak aurkezteko epea ekainaren 13an amaituko da.

Deialdia eskatzeko honako baldintza hauek bete behar dira: pertsona fisikoak edo dirua irabazteko asmorik gabeko erakundea izatea eta egoitza soziala udalerrian izatea, eta aipatutako helburua duten proiektuak edo programak aurrera eraman ahal izatea. Elkarte edo fundazio izaera duten erakundeek Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan eta Getxoko Erakundeen Udal Erregistroan izena emanda eduki behar dute.

Eskaerak udalerriko Herritarren Arreta Bulegoetan eta Legeak aurreikusten dituen tokietan aurkeztu behar izango dituzte interesatuek

Diru-laguntza lerroak

Lehenengo diru-laguntza lerroak 20.396€ banatuko ditu emakumeen elkarteen jarduera arruntaren funtzionamendu edota mantentzeko, eta bigarrenak 8.741€ emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko diru-laguntzen artean. Kasu honetan emakumeen aurkako indarkeria gaztaroan prebenitzeari garrantzia berezia ematen dioten proiektuei emango zaie lehentasuna. Gehienez eskaera bakarra aurkeztu ahal izango da diru-laguntza lerro bakoitzean.

Diru-laguntza hurrengo jardueretarako jaso ahal izango dute entitateek: elkartearen funtzionamendu arruntarekin lotutako ekintzetarako; emakumeen elkartearen ohiko  programetarako; indarkeriaren prebentziora bideratutako jardueretarako, bereziki, gazteei  zuzendutakoetarako; aukera berdintasunez kontzientzia hartzeko egiten diren jardueretarako; estereotipoak eta genero rolak gainditzeko ekintzetarako; emakumeen egoera eta lekua eremu guztietan hobetzeko egiten diren jardueretarako; oro har, emakumeen parte-hartze politikoa eta soziala sustatzera bideratutako jardueretarako, bereziki emakume gazte edota migratuena, eta  oro har, Udaleko Berdintasun Zerbitzuaren jarduketa eremuaren barruan dauden proiektu guztietarako.

Laguntza eman zaion jarduera bukatutakoan, agirien bidez egiaztatu beharko da, dirua behar bezala erabili dela frogatze aldera. Jarduerak egiaztatzeko epea 2020ko otsailaren 27an amaituko da.

Informazio gehiago web gunean: https://www.getxo.eus/eu/igualdad/asociacionismo/subvenciones-igualdad

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +