


Ekarpenak Jesusen Bihotzaren udal-egoitzan egoteko eta laguntza jasotzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskala aldatzeko proiektuari
Udalak Jesusen Bihotzaren udal-egoitzan egoteko eta laguntza jasotzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskala aldatzeko proiektua du.
PROZESUA ITXITA DAGO
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan xedatutakoa betez, kontsulta publikorako epe bat hasi da, ordenantza fiskala aldatzeko proiektua egin aurretik, behean aipatu diren alderdiei buruz.
Aldaketek eragiten dietela uste duten herritarrek eta elkarte esanguratsuek iritzia eman dezakete inprimakiA 2019/10/09(a) baino lehen betez.
Ekimen honen bidez konpondu nahi diren arazoak
Ekimenaren bitartez, udal-egoitzaren autofinantzaketaren koefizientea handitu nahi da. Horretarako, II. eta III. graduko mendekotasuna duten pertsonen egonaldi- eta laguntza-zerbitzuei aplika dakiekeen tarifa KPIren gainetik berrikustea planteatu da.
Onespenaren beharrizana eta aukera
Gobernu-taldeak tarifa horiek urriko osoko bilkuran berrikustea planteatu du, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean jar daitezen. Era berean, egoki jotzen da orain egitea; izan ere, legegintzaldiaren hasierarekin bat dator, bai eta igo behar diren beste zerga eta tasa batzuk berrikusteko prozesu orokorrarekin ere.
Arauaren helburuak
Ordenantza aldatuz, Jesusen Bihotzaren udal-egoitzaren tarifak berrikusi nahi dira, autofinantzaketaren koefizientea hobetzeko asmoz.
Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak
Ez dago planteatutako neurriak hartzeko beste aukerarik; izan ere, foru-araudian xedatutakoaren arabera, zerga-tasa edo zerga-kuota zehazteko, dagokion ordenantza fiskala onetsiz edo aldatuz egin beharko da.