


Jendaurreko erakusketa - Aparkatzeko Zerbitzu Arautuaren (TAO) proposamen tekniko berria erakutsiko dute
Hiru erakusketa publikok Aparkatzeko Zerbitzu Arautuaren (TAO) proposamen tekniko berria erakutsiko dute
Azaroak 19, eta abenduaren 3ra arte, jendaurrean egongo da ibilgailuak Aparkatzeko Zerbitzu Arauturako (TAO) proposamen tekniko berria. Sei panelen bidez (gehienak planoak), proposamenean planteatzen diren TAOko bost eremuak erakusten dira: 1. Zona-Algorta; 2.-Zona-Areeta; 3. Zona-Santa Ana; 4. Zona-Romo; eta 5. Zona-Ereaga eta Portu Zaharra. Erakusketako panel berak (baina eskala txikiagoan) dituen gehigarri berezi bat ere argitaratu da, ostegun honetatik aurrera Getxoberri argitalpenaren barruan sartuta.
Getxoko alkateak, Amaia Agirrek, TAOren proposamena eta erakusketak “mugikortasun iraunkorraren alde lan egiteko Gobernu Talde honen helburu estrategikoan” kokatu ditu, eta Azpiegitura, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi Janire Ociok honakoa azpimarratu du: “aparkalekua oso tresna egokia da Getxora sartzeko mugikortasuna baldintzatzeko. Hala ere, egoiliarrentzat ere oso garrantzitsua da, joan-etorriak egiteko beharrezko tresna baita. Bi interes horiek uztartzeko, hirigunea erabiltzeaz gain, bideak eta aparkaleku-azpiegitura osagarriak behar bezala kudeatu behar dira”.
AZA edo TAOrako proposamen berriaren bidez, ondasun urri baten erabilera optimizatu nahi da, hala nola lurzoru publikoaren erabilera eta, bereziki, aparkalekuarena. Aldaketaren bitartez, ordenantza egungo eskakizunetara egokitu nahi da, aparkalekuen erabilera zuzena bilatuz eta Getxoko Hiri Mugikortasun Iraunkorreko 2017-2030 Planarekin (HMIP) bat etorriz; bertan jasotzen da dagoeneko TAO guneak zabaltzeko aukera. Plan hori prozesu parte-hartzaile baten eta herritarrekin, adituekin, alderdi politikoekin eta mugikortasunean inplikatutako erakundeekin partekatutako lan baten emaitza izan zen.
Egungo egoera: 1.414 aparkaleku - Proposamen berria: 4.374 aparkaleku
-
Aparkalekuak handitzea, guztira:
- Zona-Algorta: 715 aparkaleku
- Zona-Areeta: 1.062 aparkaleku -
Ezarri beharreko eremu berriak:
- Zona-Santa Ana: 956 aparkaleku
- Zona-Romo: 1.058 aparkaleku
- Zona-Ereaga eta Portu Zaharra: 583 aparkaleku (ekainetik irailera) -
Udaletxearen atzean dagoen udal orubeko aparkalekua goizeko ordutegian arautzea ere planteatzen da:
6. Zona. Aztertzen. -
Express zonaldeak:
Algortako metroaren geltokiko zelaiguneko eta Areetako Las Mercedes kaleko zati bateko aparkalekuak (gehienez ere 2 ordu).
Egoiliarrek dagokien eremuan bakarrik aparkatu ahal izango dute, express-guneetan izan ezik: eremu horietan txandakakoak izango dira aparkaldiak, saltokien eta beste zerbitzu batzuen mesederako. TAOtik kanpoko ordutegian bakarrik aparkatu ahal izango dute gune horietan: 14:00etatik 16:00etara eta 20:00etatik 09:30era.
Bi TAO txartel emango dira etxe bakoitzeko, eta txartelaren egungo prezioa 50€/urtean.
Jendaurrean jartzea eta ekarpenak aurkeztea: abenduaren 3ra arte
Interesdunek abenduaren 3ra arte aurkeztu ahal izango dituzte beren ekarpenak, hainbat modutan. Hala ere, Covid-19ak gaur egun dituen murrizketak direla eta, on line egitea eskatzen da, ahal dela. Iradokizunak honela egin daitezke:
- Online inprimakiaren bidez, web-helbidean https://www.getxo.eus/eu/gobierno-abierto/participacion/ser2020
- Honako toki hauetako kutxetan: Getxo Elkartegian (Ogoño kalea 1, Areeta), astelehenetik ostegunera, 8:30etik 18:30era, eta ostiraletan, 8:30etik 15:00etara; Romo Kultur Etxean, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 21:00etara, eta asteburu eta jaiegunetan, 9:00etatik 21:00etara; eta Algortako Merkatuan (Torrene 4), 8:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera (larunbatetan, goizez bakarrik).
- Planoak:
- Eremua.1: Algorta
- Eremua.2: Areeta
- Eremua.3: Santa Ana
- Eremua.4: Romo
- Ereamua.5: Ereaga - Portu Zaharra - Aparkatzeko zerbitzu arautuaren Udal-ordenantzaren aldaketari ekarpenak