


Ekarpenak trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko ordenantza fiskala aldatzeko proiektuari
Udalaren proiektuetako bat da trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko ordenantza fiskala aldatzea.
PROZESUA ITXITA DAGO
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan xedatutakoa betez, kontsulta publikorako epe bat hasi zen, ordenantza fiskala aldatzeko proiektua egin aurretik, behean aipatu diren alderdiei buruz.
Aldaketek eragiten zietela uste duten herritarrek eta elkarte esanguratsuek iritzia eman zezaketen inprimakia 019/10/10(a) baino lehen betez.
Ekimen honen bidez konpondu nahi diren arazoak
Gobernu-taldeak zergaren tarifak berrikustea planteatu du, urte arteko KPIren eguneraketaren aurreikuspenekin bat etorriz, zergari buruzko foru-arauak ezarritako gehieneko mugara iritsi diren tarifetan izan ezik.
Horri dagokionez, gogoratu beharra dago zerga hori ez dela azken hiru ekitaldietan handitu, eta zerbitzu publikoei eutsi ahal izateko planteatutakoaren gisako handitzeak egin behar direla zergetan.
Onespenaren beharrizana eta aukera
Urtero sortzen den zerga bat denez, espedientearen izapideak aurrerapen nahikoarekin egin behar dira 2020. urteko lehenengo egunean aldaketak behin betikoak eta aplikagarriak izan daitezen; izan ere, behin urtea hasita ez dira eraginkorrak izango hurrengo urtera arte.
Ordenantza fiskalak mugagabeak dira, legez ezarritako prozeduraren bitartez aldatzen diren unera arte. Urteko berrikuspena ez da legez ezarri, eta jardunbide egoki bat da. Horren ondorioz, ez da derrigorrez aldaketarik gertatu behar, derrigorrez bete behar diren araudi-aldaketetan ezarritakoaz haratago. Gainera, zerga-tasaren eguneraketak eta politikokiko egoki jotzen diren eta zerga-legezkotasunean sartzen diren beste aldaketa batzuk egon daitezke.
Planteatutako tarifen igoera Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzko ekainaren 30eko 7/89 Foru Arauan xedatutako mugen barruan egongo da. Foru-arauaren bitartez, udalei baimena ematen zaie ezarritako kuotak handitzeko, gehienez ere, 3koa izango den koefiziente bat aplikatuz.
Arauaren helburuak
Tarifak eguneratuz zerga-bilketa handitu nahi da, udalak ematen dituen zerbitzu publikoak finantzatu ahal izateko.
Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak
Ez dago planteatutako neurriak hartzeko beste aukerarik; izan ere, foru-araudian xedatutakoaren arabera, zerga-tasa edo zerga-kuota zehazteko, dagokion ordenantza fiskala onetsiz edo aldatuz egin beharko da.