Hasiera  Gobernu Irekia  Herritarren parte-hartzea  Udalaren jabari publikoa okupatzeagatiko tasa arautzen duen ordenantza fiskala aldatu aurreko kontsulta publikoa (jabari publikoko emakidak)

Udalaren jabari publikoa okupatzeagatiko tasa arautzen duen ordenantza fiskala aldatu aurreko kontsulta publikoa (jabari publikoko emakidak)

estacionamiento

Udalaren jabari publikoa okupatzeagatiko tasa arautzen duen ordenantza fiskala aldatzeko asmoa du udalak.
PROSEZUA ITXITA DAGO
- Aurkeztutako ekarpenei buruzko txostena

Administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan xedatutakoa betez, kontsulta publikorako epe bat hasi da, ordenantza fiskala aldatzeko proiektua egin aurretik, behean aipatzen diren alderdiei buruz.

Aldaketaren eraginpean egon daitezkeela uste duten herritarrek eta elkarte esanguratsuek ekarpenak egin ditzakete, inprimaki bat betez

Ekimen honen bidez konpondu nahi diren arazoak

Gaur egun, udalaren jabari publikoa okupatzeagatiko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren barruan, ez dago udalak udal-jabari publikoko ondasunen kalifikazioa duten higiezinen eta lokalen gainean ematen dituen emakidei aplikatzeko tarifarik.

Hori onestearen egokitasuna eta beharra

Kontratazio, Ondare eta Etxebizitza Arloak eskatu du jabari publikoko emakidei buruzko epigrafe bat sar dadila aipatutako ordenantza fiskalean.

Arauaren helburuak

Aldaketaren helburua honako hauek definitzea da: zerga-egitatea, zergapetzen ez diren kasuak, zergapekoak, sortzapena eta jabari publikoko emakiden kasuetan tasaren zerga-kuotak kalkulatzeko modua.

Izan litezkeen bestelako aukerak, erregulatzaileak eta ez erregulatzaileak

Ez dago jada planteatutako neurriak hartzeko beste aukerarik; izan ere, Toki Ogasunei buruzko 9/2005 Foru Arauan, abenduaren 16koan, ezarritakoaren arabera, tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatiko edo aprobetxamendu bereziagatiko tasak ezartzeko, dagokion ordenantza fiskala onetsi edo aldatu behar da.