


Udalaren jabari publikoa okupatzeagatiko tasa arautzen duen ordenantza fiskala aldatu aurreko kontsulta publikoa (H epigrafea. Udal-bide publikoetan trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatzea)
PROZESUA ITXITA DAGO
- Aurkeztutako ekarpenen txostena
Udalaren jabari publikoa okupatzeagatiko tasa arautzen duen Ordenantza Fiskala aldatzeko asmoa du udalak, zehazki horren H epigrafea, udal-bide publikoetan trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatzeari buruzkoa.
Administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan xedatutakoa betez, kontsulta publikorako epe bat hasi da, ordenantza fiskala aldatzeko proiektua egin aurretik, behean aipatzen diren alderdiei buruz.
Aldaketaren eraginpean egon daitezkeela uste duten herritarrek eta elkarte esanguratsuek ekarpenak egin zezakeen, inprimaki bat betez.
Ekimen honen bidez konpondu nahi diren arazoak
Zirkulazioak eta aparkalekuak udalerriaren bizi-kalitatean nahiz ingurumenean eragin handia dutela ikusita, jorratuko den aldaketaren bidez aipatutako ordenantza egokitu nahi da gaur egungo eskakizunei, aparkalekuaren bidezko erabilera bermatze aldera. Horretarako, gaur egungo premiei egokituko da, eta ibilgailu pribatua erabili ordez gutxiago kutsatzen duten eta eraginkorragoak diren garraiobideak erabiltzea sustatuko da; hori guztia, aintzat hartuta hiri-mugikortasun jasangarriko planean xede horietarako ezarritako neurriak.
Hori onestearen egokitasuna eta beharra
Legegintzaldia hasi zenetik, Hirigintza Arloak aparkatzeko udal-zerbitzu arautua aldatzeko helburua ezarri zuen eta, horrenbestez, aparkatze horri dagokion tasa arautzen duen ordenantza fiskala aldatzea proposatzea, hura behin betiko onetsi zenetik igaro diren urteetan antzeman diren premiei erantzute aldera.
Arauaren helburuak
Aldaketaren helburua araututako aparkatze-zona berriei dagozkien tarifak ezartzea da, bai eta gaur egungo tarifak berrikusi edo egokitzea ere, bat etorriz ingurumen-irizpideekin eta mugikortasuna optimizatzeko irizpideekin. Hori guztia, ondasun urria den lurzoru publikoaren eta bereziki aparkalekurako erabilitako eremuaren erabilera optimizatzeko.
Izan litezkeen bestelako aukerak, erregulatzaileak eta ez erregulatzaileak
Ez dago jada planteatutako neurriak hartzeko beste aukerarik; izan ere, Toki Ogasunei buruzko 9/2005 Foru Arauan, abenduaren 16koan, ezarritakoaren arabera, "trakzio mekanikozko ibilgailuak udalerrietako bideetan aparkatzea, berariaz zehazten diren zonen barruan eta ezartzen diren mugak errespetatuz" egiteko tasak ezartzeko, dagokion ordenantza fiskala onetsi edo aldatu beharko da.