


Ekarpenak bizitoki-izaerako eraikuntzetako igogailuak jartzeko baldintzak arautzen dituen Udal-Ordenantza aldatzeko proiektuari
Bizitoki-izaerako eraikuntzetako igogailuak jartzeko baldintzak arautzen dituen udal-ordenantza aldatzeko proiektua martxan jarri du Getxoko Udalak.
Administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan xedatutakoa betez, ekarpenak egiteko fasea irekitzen da, ordenantza fiskala aldatzeko proiektua egin aurretik, behean aipatzen diren alderdiei buruz.
Aldaketak eragiten dien herritarrek eta interes legitimoen ordezkari diren antolakundeek ekarpenak egin ditzakete online galdetegi hau betez uztailaren 19(e)tik abuztuaren 3(e)ra bitartean.
Ekimen honen bidez konpondu nahi diren arazoak:
Jorratuko den aldaketaren bidez aipatutako ordenantza egungo irisgarritasun unibertsalaren exijentzietara egokitu nahi da; horretarako, ordenantzaren aplikazio-eremua beste instalazio batzuetara zabalduko da, igogailua jartzeaz gain, dagoeneko eraikita duden eraikinak irisgarri bihurtu ahal izateko edo, gutxienez, eraikinek gaur egun dituzten irisgarritasun-baldintzak hobetzeko.
Hori onartzearen egokitasuna eta bidezkotasuna:
Legegintzaldia hasi zenetik, hirigintza arloak aipatutako ordenantza aldatzeko helburua izan du, berau onetsi (2010eko uztailaren 29an) eta, ondoren, aldatu zenetik (2011ko martxoaren 25ean) igaro diren urteetan antzeman diren beharrizanei erantzuna emateko.
Arauaren helburuak:
Arauaren aplikazio-eremua dagoeneko eraikita dauden eraikinak irisgarri bilakatzera zuzendutako beste instalazio batzuetara zabaltzea, eraikinaren barruan nahiz sarbideetan, besteak beste: arrapalak, sarbide mekanikoak eta plataforma-jasogailu bertikalak eta inklinatuak (eskailera-igogailuak).
Igogailuaren kutxa ixteko material desberdinak erabiltzeko aukera ematea, igogailua fatxadan jartzen den kasuetan.
Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.
Helburu horiek lortzeko indarrean dagoen igogailuei buruzko ordenantza aldatu beharko litzateke, ordenantzaren beraren izenburutik hasita.