Berriak

Getxo MEETING urtarrilak 20

2022/01/07

Zure 2022rako asmoak: Zure enpresaren helburuak zorroztu!

Urtarrilaren 20an egingo dugun hurrengo GetxoMEETING saiora etorri.

Oharra: Saio hau online izango da. Baliteke hurrengo saioak aurrez aurrekoak izatea, COVID-19ak eragindako egoeraren arabera.

 

Urtea planifikatzera ausartzen zara? Horri ekin nahi diozu baina ez duzu unerik aurkitu?  

Zure helburuetan pentsatu. Amestu itzazu. Forma eman iezaiezu.  

Zure interesekoa izango da, zure kasua hauetako bat baldin bada: 

  • Bertigoa sentitzen duzu 2022. urteari begira enpresari lotutako helburuak ezartzeko.
  • Inork ezin zaitu lan horretan lagundu, ezta zure aholkulariak ere.
  • Horretan pentsatu nahi duzu, baina betiere aspertu barik eta beste premia batzuengatik eramaten utzi barik.

Nola egingo dugun: 

Banaka pentsatuko dugu, zure pribatutasuna bermatzeko.

Lan egiten lagunduko dizun giro egokia sortuko dugu.

Hainbat teknika erabiliko ditugu urratsez urrats, zure lana errazte aldera.  

Halaber, honako hauek lortuko dituzu: 

Zure bezeroek 2022. urtearekiko dituzten premiei dagokienez duten ikuspuntua eta zein premiekin lagundu ditzakezun zehaztu.

Hausnarketa-txanda, nahi duenak azaldu dezan zertarako balio izan dion ariketa.

Urtarrilaren 20an, osteguna, 14:30etik 16:00etara. Gogoratu: Saio hau online izango da! Animatu parte hartzera!

Izena ematea nahitaezkoa da. Bidali mezu elektronikoa getxopro@getxo.eus helbidera edo deitu 94 466 01 40 telefonora eta bat egin gurekin. Ziur lana eginda itzuliko zarela etxera.

Getxo MEETINGen, bi ostegunean behin hitzordua daukazu zure enpresarekin. Kalitatezko denbora, hausnartu ahal izan dezazun.

Informazio gehiago eta aurreko saioen laburpenak

#GetxoMEETING

BFAk kofinantzatutako proiektua

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +