Berriak

Bilakaera digitalerako laguntzak

2022/01/12

Getxok, duela hainbat urtetik, udalerriko merkataritzen garapena, sustapena eta dinamizazioa hobetzearen aldeko apustua egin du.

Beste ekintza batzuen artean, abian jarri ditu aholkularitza eta prestakuntza ekintzak honako gai hauei lotuta: giza baliabideak, diruzaintza, fiskalitatea, marketina, negozio ereduak, teknologia berriak, etab.

Zalantzarik gabe, pertsonak negozioekin komunikatzeko, produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa emateko, erosketa erabakiak hartzeko eta merkataritza transakzio ugari egiteko modua aldatu du teknologiak.

COVID 19ak eragindako pandemiak egokitzapen eta eraldaketa digital horiek azkartzea behartu du, izan ere, lehiakortasuna hobetzeko kudeaketa egokitzea eragin du izaeraren eta beharren araberako askotariko aldaketak planteatuta, bai barne kudeaketan bai bezeroarekiko merkataritza kanalean ere.

Horri aurre egiteko 2021eko martxoan, 2021eko Getxo Ekinez programa sortu eta onetsi zuen ere: pandemiak eta bere ondorioek zekartzaten zailtasunak gainditzeko ekintza eta proiektuen programa bat, zeinean ekintza arlo nagusietako bat ekonomia zen. Txertatuko diren beste ekintza askoren artean, 43.- P.E.G.12 ekintza dago: saltokien kokapen digitala hobetzeko ekintzak.

Proposamen horren aurrean, Getxoko udalak udalerriari lotutako merkataritzen eta zerbitzuen bilakaera digitala bultzatzera bideratutako dirulaguntza ildo bat onetsi du.

 

GARRANTZITSUA:

Honako hauentzat: saltokientzat eta horiei lotutako zerbitzu batzuentzat (eranskina oinarrietan ikusi).

Baldintzak:

  • Autonomoak eta enpresak (hamar langile baino gutxiago)
  • Honako honek egindako digitalizazio plana izatea:
  1. Ekonomia Sustapenaren doako aholkularitza zerbitzua. Zure hitzordua eskatu.
  2. Kanpoko aholkularitza-zerbitzua; kasu horretan, Ekonomia Sustapenak ontzat eman beharko du. E-mail bidez bidali. Gaia: Merkataritza digitala

Zenbatekoa: Diruz lagun daitezkeen gastuen zenbatekoaren % 40 arte eta gehienez ere 1.000 euro.

 

Agiriak

Laburpen fitxa

Oinarria arautzaileak eta I. eranskina

BAO 7zk. 2022/12/01 

Eskaera (eranskinak)

 

Eskariak aurkeztea

Lehenengo epea 2022ko apirilaren 4tik 30era izango da.

Eskaerak aurkezteko epe berriak aurkeztuko dira, kreditu erabilgarria dagoen bitartean.

Eskaerak egoitza elektronikoaren bidez egingo dira: http://www.getxo.eus (OAE Oficina de Administración Electrónica Nire kudeaketak desde Etxea-> Nire erregirstro telematikoa ->Eskaera egin ->Oharpen eredua = aukera Getxoko merkataritza, Digitala!!: Eskaera

Ondasun erkidegoen edo sozietate zibilen kasuan, horietako kide bakoitzak eskaera bere aldetik eskatu beharko du, baina jarraian erregistratuta.

Edozein kontsulta Getxolanen telefonoan egin ahal izango da (Getxoko Udaleko sustapen ekonomikorako eta enplegurako zerbitzua) 94.466.944660140 edo posta elektronikoz, hona bidalita: getxolan@getxo.eus

 

Administrazio Elektronikoko Bulegoarekin arazoren bat baduzu: 944660220 edo  eadministracion@getxo.eus

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +