Berriak

Getxoko ostalaritza etxean

2021/12/14

Gabon hauetan gure udalerriko ostalaritzak egindako produktuak kontsumitzen jarrati eta etxean goza dezakegu!

Nahi duzuen establezimendu guztiak batu ahal izateko asmoz, eta "take away" edo "Delivery" zerbitzua martxan baduzue, jakinaraz iezaguzue, zure zerbitzua zabaltzen laguntzeko, getxolan@getxo.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz. Gaia: ostalaritza – Negozio-ildo berriak.

Behar dugun informazioa:
- Izen komertziala
- Helbidea
- Auzoa/Zona
- Tokiko bilketa (bai/ez)
- Etxean entregatzea (bai/ez)
- Eskaera-telefonoa
- Beharrezkoa al da aldez aurretik erreserba egitea? (Bai/ez)
- Beharrezkotzat jotzen dituzun oharrak

Gainera, negozio-ildo horietako edozein ("take away" edo "Delivery") eskaintzea baloratzen baduzu, eta abian jartzeko aholkularitza behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta lagunduko dizugu.
E-posta: getxolan@getxo.eus
Gaia: ostalaritza – Aholkularitza Negozio-ildo berriak

 

Establezimenduen zerrenda kontsultatu: www.getxo.eus/getxokostalaritzaetxean

 

 

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +