Berriak

Hutsik dauden merkataritza-lokalak alokatzeko laguntzak

2021/12/08

Getxoko udalerrian hutsik dauden merkataritza-lokalen okupazioa sustatzeko diru-laguntzak

Getxoko Udalak aspalditik egin du udalerriko hiri-enpresen parkea garatzen eta dinamizatzen laguntzeko apustua. Merkataritza suspertzeko azken planean (MSP) nabarmendu zen lokal hutsak etengabe agertzen ari zirela eta denbora luzez egoera horretan izan zirela. Alderdi horrek, zalantzarik gabe, udalerriko merkataritza-giroa okertzeko dinamika sortzen du.

Gerora, azterlan bat egin zen, eta, bertan, udalerrian dauden jarduerarik gabeko lokalak erroldatu ziren. Ondorio nagusiak honako hauek izan ziren: erdiko guneek periferikoek baino eragin-indize txikiagoa dute, eta jarduerarik ezagatik bereziki kaltetutako kaleak daude, baina, era berean, Getxoko datuak eta ekonomia- eta merkataritza-jarduera handieneko erdiguneetako datuak Euskadi osoko eta Bilboko ekonomia- eta merkataritza-jarduerako gune batzuetako datuen antzekoak dira.

Getxoko mundu mailako pandemiaren ondorioei aurre egiteko, Udalak, 2021eko martxoan, Getxo Ekinez 2021 programa egin eta onartu zuen. Programa horretan, bere eskumenen esparruan, egin beharreko ekintzak biltzen dira, pandemiak sortutako zailtasunak gainditzeko. Ekintza-arlo nagusietako bat arlo ekonomikoa da, bai sustapen ekonomikotik, bai zerga-kudeaketatik. Getxo Ekinez programak ezarri beharreko beste ekintza askoren artean, 46. Ekintza.- P.E.G.12. Programa espezifikoa dago, merkataritza-erabilerarik ez duten lonjen kopuruak bereziki eragindako merkataritza-guneak biziberritzeko helburuarekin.

Ekintza lortzeko, Getxoko Udalak laguntza ekonomikoen lerro bat jarri du abian udalerrian merkataritza-erabilerarik ez duten lonjen okupazioa bultzatzeko.

 Agiriak

-       Laburpen fitxa

-      Oinarri arautzaileak

-      BAO 236. zk 2021/12/10

-      Eskabidea eta Eranskinak

Eskabideak aurkeztea

Deialdi bakarra egingo da, eskabideak aurkezteko bi eperekin (baldin eta eskabideak aurkezteko lehen epea amaituta eta ebatzita kreditu erabilgarria badago):

   1.   2022ko urtarrilaren 17tik apirilaren 30era
   2.   2022ko maiatzaren 1etik urriaren 31ra

Eskabideak egoitza elektroniko honen bidez egingo dira: http://www.getxo.eus (AEB Administrazio Elektronikoko Bulegoa Nire Kudeaketak Etxetik -> Nire Erregistro Telematikoa -> Egin eskaera -> Getxoko Udala -> Eskaera-ohar Eredua = LONJAK PIZTU 2022: Eskaera).

Edozein kontsulta Getxolan-en telefonoan egin ahal izango da (Getxoko Udaleko Sustapen Ekonomikorako Zerbitzua) 944660140, edo posta elektronikoz, hona bidalita: getxolan@getxo.eus.

Administrazio Elektronikoko Bulegoarekin konektatzeko arazoak badituzu: 944660220 edo eadministrazioa@getxo.eus

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +