Berriak

2021eko kontrataziorako laguntza ekonomikoak

2021/12/07

2021. urtean Getxon enpleguaren sorrera sustatzeko enpresetarako laguntzen udal-programaren deialdia eta oinarri arautzaileak. Diru-laguntza horiek enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako laguntzen Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuaren deialdiaren barnean kokatzen dira (2021-06-30eko EHAA).

Laguntzak enpresei, saltokiei eta profesionalei zuzenduta daude, baita irabazi-asmorik gabeko erakundeei, Getxon lantokia eta jarduera ekonomikoa duten elkarte edo fundazioei ere.

Diru-laguntza horiek dira 3 hilabeteko edo gehiagoko iraupena duten lanaldi osoko edo lanaldi partzialeko eta Gizarte Segurantzako erregimen orokorreko kontratuetarako. Diruz lagundu ahal izango dira 2021eko uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasitako kontratuak. Gutxieneko iraupena 3 hilabetekoa izango da, eta edozein kontratazio-modalitateren bidez formalizatu ahal izango da, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratua izan ezik. Lanaldia osoa edo partziala izango da (lanaldiaren % 50 gutxienez).

Kontratatutako pertsonek Getxon erroldatuta egon beharko dute, langabeak izan beharko dute eta Lanbiden izena emanda egon beharko dute enplegu-eskatzaile gisa.

Agiriak

Fitxa laburpena

Oinarri arautzaileak

BAO 234. zk. 2021/12/07

Eskabide-eredua

Ordezkaritza-eredua

Eskabideak aurkeztea

Deialdi bakarra egingo da, eskaerak aurkezteko epe bat izango duena: abenduaren 9tik 00:00etara AEBren bitartez 2022ko otsailaren 7ra arte.

Eskabideak egoitza elektroniko honen bidez egingo dira: http://www.getxo.eus (AEB Administrazio Elektronikoko Bulegoa Nire Kudeaketak Etxetik -> Nire Erregistro Telematikoa -> Egin eskaera -> Getxoko Udala -> Eskaera-ohar Eredua -> Getxo 2021 Enplegurako laguntzen eskaera).

Edozein kontsulta Getxolan-en telefonoan egin ahal izango da (Getxoko Udaleko Sustapen Ekonomikorako Zerbitzua) 944660140, edo posta elektronikoz, hona bidalita: getxolan@getxo.eus.

Administrazio Elektronikoko Bulegoarekin konektatzeko arazoak badituzu: 944660220 edo eadministrazioa@getxo.eus

 

Honakoen babesarekin:

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +