Berriak

Ostalaritzarako hurrengo ekintzak

2021/11/19

Ostalaritzako Mahaiak egindako eskaerei erantzuteko, eta «Getxo Ekinez 2021» programan lehenetsitako proiektuak kontuan hartuta, laster jarraian adierazitako ekintzak egingo dira:

  • Ostalaritzako eskaintza eta eskaria aztertzea, aurrez aurreko eta online inkesten bidez. Xehetasunez aztertuko dira bai kontsumitzaileen gustuak, portaerak eta itxaropenak, bai udalerriko eskaintza gastronomikoa, sektorearekin ekintza-plan bat sortzeko helburuarekin. Inboost enpresak egingo du azterketa hori.
  • Ostalaritza-establezimenduetan herritarrentzat beharrezkoa den informazio-kartela modu pertsonalizatuan berrituko da. Diseinua eta entrega IFKonsulting-en eskutik egingo da.
  • Sektorearen Google posizionamendua hobetuko da. Informazio hau sektoreko kalitatezko edukiekin eguneratuko da, establezimenduen online posizionamendu ona lortzeko.

Aurreko ekintza horiek gauzatzeko, Udalak kontratatutako langileek bisitak egingo dituzte ostalaritza establezimenduetan, proiektu osoa gauzatzeko behar den informazioa biltzeko.

Bestalde, zure sektorerako funtsezkoak diren esparruetan trebatzen jarraitu nahi baduzu, laster ospatuko da Getxo Elkartegian Ostalaritzarako tailer esklusibo hau:

“Erakarri, fideldu eta zure lokaleko arreta zerbitzua eta erakargarritasuna maximizatu”

Ordutegia 17:00etatik 19:00etara

Azaroaren 25a. Taberna eta Kafetegietarako tailerra.

Azaroaren 29a. Jatetxeentzako tailerra.

 

Izen-emateak azaroaren 23a baino lehen. Informatu eta eman izena hemen.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +