Berriak

Getxo MEETING abenduak 2

2021/11/18

 

Nire eta besteen akatsetatik ikasi dudan guztia.

Nork ez du akatsik egin? Zenbat aldiz ez zenekien zerbait ez zenekiela, eta ezusteko desatsegina hartu duzu?

Inor ez da jakinda jaiotzen. Are gutxiago ekintzailetzari dagokionez. Akatsetatik ikasi egiten da.  Eta asko. Baita beste enpresa batzuek egindako akatsetatik ere. 

Akatsak aztertuko ditugu, honako honetarako:

  • aztertzea merezi duten akatsen bateratze-lana.
  • akats hori gertatzeko zer gertatu zen aztertzea, une hartan genuen informazioarekin erabakirik onena hartu genuela jakinda.
  • serendipia zer den ulertu. Beste era batera esanda, askotan akats batek mesede egiten du: ustekabeko gertaera batek, lehenik kaltegarria eman ahal duenak, toki hobeago batera eraman zaitzake.

Zure interesekoa izango da baldin eta:

  • ez bazara zure enpresan pentsatzen geratzen, eta lanean jarraitzen baduzu, akats baten barruan ikaskuntza bat zure zain dagoela pentsatu gabe.
  • Erratzearen errua edo lotsa sentitu duzu noizbait, benetan, akats horiei esker, aukera liluragarriak sortu direnean.

 

Aurrez-aurreko saioa daukagu. Abenduaren 2an, ostegunean, 14:30etik 16:30era Getxoko (48930) Ogoño kaleko 1. zenbakian. 

Izena ematea nahitaezkoa da. Bidali mezu elektronikoa getxopro@getxo.eus helbidera edo deitu 94 466 01 40 telefonora eta bat egin gurekin. Ziur lana eginda itzuliko zarela etxera.

Getxo MEETINGen, bi ostegunean behin hitzordua daukazu zure enpresarekin. Kalitatezko denbora, hausnartu ahal izan dezazun. 

 

Informazio gehiago eta aurreko saioen laburpenak:  

#GetxoMEETING

BFAk kofinantzatutako proiektua

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +