Berriak

Ez galdu urte bukaerara arte prestakuntza

2021/11/03

Azaroan eta abenduan hiru tailer berri programatu ditugu, eta horiek lagunduko dizute zure enpresak aurrera egiteko alderdi garrantzitsuen inguruan hausnartzeko.

Digitalizazioari buruzko ikastaro bat planteatu nahi dizugu: zer den eta nola lagun zaitzaken eta eraldaketa digitalaren prozesuari nola aurre egin behar diozun jakiteko. Eduki bera duten bi saio prestatu ditugu, gure instalazioetan emango direnak azaroaren 17an eta abenduaren 1ean.

Zure negozio eredua eraldatzeko beharraren inguruan pentsatzera ere gonbidatzen zaitugu, etengabe aldatzen den inguru batean, alderdi horretan berritzen lagunduko dizuten 3 metodologiaren bidez. Bi saio osagarritan izango duzu horien berri. Elkartegin izango dira, azaroaren 29an eta abenduaren 14an. Bigarren saioan, prozesu hori izan duten enpresek beraien esperientzia partekatuko dute bertaratutakoekin.

Ezin dugu ahaztu negozio bat arrakastaz kudeatzeko osasunak duen garrantzia. Estresa kudeatzen jakitea zein garrantzitsua den kontzientziarazteko, azaroaren 24an honako ikastaro hau egitea aurreikusi dugu: “Neure burua zaindu nire negozioa zaintzeko”. Estres maila hobetzeko lagungarriak diren nutrizio aholkuak ere emango dira.

Eskaintza hau honako hauekin amaituko da: Batuz eta Ticketbai sistemaren azken saioekin (azaroaren 9an) eta Astearte komertzialak programaren azken saioekin: azaroaren 23an Diseinatu salmenten zure eskuliburua jarduera hori beste norbaiten esku utzi behar duzunerako gaia jorratuko da eta, amaitzeko, abenduaren 21ean Jardunbide komertzial egokiak komertzialak ez direnentzat saioa egongo da.

Gainera, ostalaritza-sektorearentzako tailer bat dugu, “Erakarri, fideliza eta maximizatu zerbitzuaren arreta eta lokalaren erakargarritasuna” izenekoa. Bi egunetan egingo da: azaroaren 25ean taberna eta kafetegientzat eta azaroaren 29an jatetxeentzat.

Informazio gehiago eta inskripzioak helbide honetan

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +