Berriak

Getxo MEETING urriak 21

2021/10/15

 

Gai honek blokeatu egiten nau!

Aurrera egin nahi duzun gairen bat baldin badago baina zerbaitek urratsak ematea galarazten badizu, hainbat jarduera egingo ditugu enpresaren korapiloa askatzen joateko. Horri heltzeko beste era bat izan dezazun. Baita prozesua arintzeko egin dezakezunari buruzko gakoak ere.

Izan ere, batzuetan ez zaie salto egin behar oztopoei, inguratu edo desegin egin behar dira. 

 

Saio hau interesgarri suertatuko zaizu gutxienez hiru aukera hauetakoren bat betetzen baduzu:  

  1. Katigatu egiten den konturen bat dago zure enpresan, eta ez dakizu nola topatu irtenbidea.
  2. Zerbaitetarako astirik ez duzula esan ohi duzu, baina badakizu zerbait sakonagoa dagoela aitzakia horren azpian
  3. Egiteko dituzun gauzen zerrendan badago beti errepikatu ohi den baina inoiz ere gauzatzen ez duzun zerbait

 

Saioa banakako dinamikekin egingo da, pribatutasuna gordetze aldera. 

Aurrez aurreko hitzordua daukagu. 14:30etik 16:30era Ogoño kaleko 1. zenbakian, 48930 Getxo. 

Izena ematea nahitaezkoa da. Bidali mezu elektronikoa getxopro@getxo.eus helbidera edo deitu 94 466 01 40 zenbakira. Ziur lana eginda itzuliko zarela etxera.

 

Getxo MEETINGen, bi ostegunean behin hitzordua daukazu zure enpresarekin. Kalitatezko denbora, hausnartu ahal izan dezazun.

Informazio gehiago eta aurreko saioen laburpenak

#GetxoMEETING

BFAk kofinantzatutako proiektua

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +