Berriak

Getxoko Izakinen Amaierako Merkatua irailaren 15etik 18ra

2021/09/08

Ekimenaren helburua herriko merkataritza bultzatzea eta herrian dagoen eskaintza ikusaraztea da.
 

46 merkataritza-establezimenduk parte hartuko dute Getxoko Izakinen Amaierako Merkatuan, irailaren 15, 16 eta 17an goizez eta arratsaldez eta larunbatean, irailaren 18an, goizez ospatuko da. Udalerriko saltokiek harritu egingo gaituzte bezeroei prezio merkeetan eskainiko dizkieten produktu ugarirekin.

Aurreko edizioen ondoren, 2020ko irailekoa (online sustapen-kanpainak ordezkatuta) eta 2021eko martxokoa (establezimenduen barruan eginda), Getxoko Udalak kanpainaren funtsa berreskuratu du, asto eta mahaien bidez, produktuak kalera ateratzeko aukera emanez. Ekimen horren helburua tokiko merkataritzari laguntzea eta merkataritza-sektoreak herritarrei eskaini diezazkiekeen produktu guztiak erakustea da.

Algorta eta Areetako denden kanpoaldean denetarikizango dugu;  modako artikuluak, kirola egitekoak, oinetakoak, lentzeria, liburuak, altzairuak, osagarriak…

Eguraldiak ez badu uzten merkatua behar bezala garatzea, asteartera, irailaren 21era luzatzea aurreikusten da.

Atxikitako establezimenduen zerrenda

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +