Berriak

2021eko aparteko laguntzen ebazpena

2021/07/27

Getxoko jarduera ekonomikoetara 2021eko aparteko laguntzen argitaratu da, Covid 19ren ondorioei aurre egiteko

Getxoko Udalak, Getxo Ekinez programaren barruan, milioi bat euroko aurrekontu-partida jarri du 2021 urte honetarako, pandemiari aurre egiteko une bakoitzean hartzen diren neurriek Getxoko negozioetan duten eragina gutxitzeko.

Diruz lagundu daitekeen lehen aldirako (2021eko urtarrilaren 1etik maiatzaren 10era), eskaerak egiteko epea zabalik egon zen 2021eko maiatzaren 29tik ekainaren 14ra bitartean, eta enpresa onuradunak sektore hauetakoak izan zitezkeen: Ostalaritza; Gaueko aisia (III. eta IV. taldekoak, II. talde gisa funtzionatzeko eskatu ez dutenak), epealdian itxita egon diren egunengatik; Turismoko ostatuak (hotelak eta pentsioak); Mediazioko turismo enpresak (bidaia agentziak, operadore turistikoak); Turismo gidariak; Garraio turistikoko enpresak; Turismo aktiboko enpresak; eta Getxon lizentzia duten taxiak.

Aurkeztutako 257 eskaerak aztertu ondoren, guztira 248 ontzat eman dira, 324.680 € guztira, 6 ukatu dira eta 3 enpresak atzera egin dute.

Enpresa onuraduren profila:

  •          173 enpresak eskatu dute sektorea ixteagatik
  •          75 enpresak eskatu dute udal perimetroko itxituragatik

Zein sektoretakoak diren:

  •          Ostalaritza: 173 (%69,8)
  •          Turismo zerbitzuetako enpresak: 27 (%10,9)
  •          Ostatuak: 5 (%2)
  •          Taxiak: 43 (%17,3)

Forma juridikoaren arabera:

  •          Pertsona fisikoak: 144 (%58,1)
  •          Ondasun erkidegoak edo nortasun juridiko propiorik ez duten bestelako elkarteak: 29 (%11,7)
  •          Pertsona juridikoak: 75 (%30,2)

Ebazpena

I. Eranskina- Laguntzen onuradunak

II. Eranskina- Ukatutako laguntzak

III. Eranskina- Atzera egindako laguntzak

Diru-laguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, emandako zenbateko osoaz, banku-transferentzia bidez, diru-laguntza emateko ebazpena ematen den egunetik aurrera.

Deialdiaren 8.3 artikuluak dioen arabera, “Emango den ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzien epaitegian, jakinarazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik (2021/07/27) zenbatuko den bi hilabeteko epean. Hala ere, nahi izanez gero, eta aurreko paragrafoan aipatu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da ebazpena eman duen organo berean, hilabeteko epean.”

Errekurtsoak udalaren egoitza elektronikoaren bidez egingo dira http://www.getxo.eus (AEB Administrazio Elektronikoko Bulegoa->Nire erregistro telematikoa-> Eskaera bideratu->Anotazio eredua= Orokorra)

“Eskaeraren deskribapena” eremuan ipini behar da “Covid 2021 laguntzen ebazpenaren kontrako errekurtsoa

4. epea eskaera egiteko: azaroaren 2tik 16ra

 Informazio gehiago

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +