Berriak

2021eko laguntza bereziak

2021/05/27

Getxoko jarduera ekonomikoetarako 2021eko aparteko laguntzak Covid-19aren ondorioei aurre egiteko

Egoera epidemiologikoaren eboluzioaren ondorioz agintaritzek hartzen dituzten neurriengatik 2021. urtean zehar jarduera baldintzatuta izango duten udalerriko enpresentzako laguntzen deialdi bat onetsi du udalak. Laguntzen ildo berri hau Covid-19aren ondorio sozio-ekonomikoak arintzeko abian jarritako Getxo Ekinez izeneko planaren baitan dago.

Dirulaguntza horietarako hautagai izan ahalko dira norbere konturako langileak edo autonomoak; Ondasun Erkidegoak, Sozietate Zibilak, pertsonalitate juridikorik gabeko ondare bereizia edo unitate ekonomikoa osatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak; eta legalki eratutako mikroenpresak eta enpresa txikiak. Kasu guztietan, jendearentzako irekitako establezimendu bat izan behar dute Getxon edo, lokalik ez badute, horien helbide fiskala udalerrian egon behar da. Gainera, Getxon lizentzia duten taxi eta surf enpresak ere diruz lagunduko dira, baita udalerrian pantalana duten enpresa nautikoak ere.

Diruz lagundu daitezkeen 4 egitate edo egoera hartu dira aintzat: lege aginduaren ondorioz sektore bat edo hainbat nahitaez ixtea; herritarren etxeratze-agindua; Getxo udalerriaren itxiera perimetrala eta kera-deia 20:00etan edo goizago ezartzea. Diruz lagundu daitezkeen egoera horietako bakoitzaren onuradun diren sektoreen zerrenda bat zehaztu da.

2021. urtean zehar diruz laguntzeko 5 aldi egongo dira: urtarrilaren 1etik maiatzaren 10era; maiatzaren 11tik ekainaren 30era; uztailaren 1etik abuztuaren 31ra; irailaren 1etik urriaren 31ra, eta azaroaren 1etik abenduaren 31ra. Horietako bakoitzarentzako eskaera epea 15 egunekoa izango da. 

Diruz laguntzeko lehenengo aldirako (2021eko urtarrilaren 1etik maiatzaren 10era), eskaera egiteko epea 15 egun naturalekoa da, oinarriak BAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (2021/05/28; eskaerak: 2021/05/29tik 2021/06/14ra) eta honako sektore hauetako enpresak izan daitezke onuradun:

  • Ostalaritza
  • Gaueko aisia (III. eta IV. taldeak, II. talde gisa funtzionatzeko eskatu ez dutenak), epealdian itxita egon diren egunengatik
  • Turismoko ostatuak: hotelak eta pentsioak
  • Mediazioko turismo enpresak: bidaia agentziak, operadore turistikoak
  • Turismo gidariak
  • Garraio turistikoko enpresak
  • Turismo aktiboko enpresak
  • Getxon lizentzia duten taxiak

Eskariak aurkeztutako hurrenkeran ebatziko dira, betiere behar bezala beteta badaude eta espedientea osorik badago, aurrekontuko kredituaren mugaraino.

Informazio saioa

Laguntza horiei buruzko informazio-saio bat antolatu dugu, eskaeren izapidea errazteko eta izan ditzakezuen zalantzak argitzeko. Enpresa onuradunetako arduradunek nahiz laguntzak izapidetuko dituzten aholkularitzek eman dezakete izena saio horretan.

Bi saio egingo dira, bertaratzea errazteko (bietan emango da informazio bera):

  • Asteartea, maiatzak 25, 14.30 – 15.45: online, Zoom bidez
  • Asteazkena, maiatzak 26, 10.00 – 11.15 aurrez aurrekoa, Getxo Elkartegian (Ogoño 1, 48930 Getxo)

Aurretik izena emateko: getxopro@getxo.eus / 944660140 

Agiriak

-       BAO zbk.100, maiatzak 28

-       Laburpen fitxa

-       Ohiko galderak

-       Aurkeztu beharreko agiriak

-       Oinarriak

-       2. eranskina, 3.eranskina

-       OEak eta SZk: botere askietsiaren gutxieneko edukia 

Eskariak aurkeztea

Diruz laguntzeko lehenengo aldia (2021eko urtarrilaren 1etik maiatzaren 10era): eskaera egiteko epea 15 egun naturalekoa da, oinarriak BAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (maiatzaren 28an argitaratuak).

Aurkezteko epea: maiatzaren 29tik ekainaren 14ra

Soilik telematikoki, Administrazio Elektronikoko Bulegoan (AEB) (AEB, Administrazio Elektronikoko Bulegoa, Nire kudeaketak etxetik  -> Nire erregistro telematikoa -> Eskaera egin -> Ohar-eredua). “2021 Covid Laguntza Eskaera”

  • Oinarriei buruzko zalantzetarako: Getxolan, Ekonomia Sustapena: 944660140 edo getxolan@getxo.eus
  • Administrazio Elektronikoko Bulegoarekin arazoren bat baduzu: 944660220 edo eadministracion@getxo.eus

 Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez Getxolanekin harremanetan, 94.466.01.40 telefono-zenbakira deituz edo getxolan@getxo.eus helbide elektronikora idatziz.

 Laguntza-ildo berri horiek Covid-19aren ondorio sozioekonomikoak arintzeko adostutako Getxo Ekinez planaren barruan sartzen dira.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +