Berriak

Getxo MEETING apirilak 15 ONLINE

2021/03/17

Eta online bilerak hain astunak ez balira? Nola lortu.

Bideio-deien bidezko bileren eta prestakuntzen akats arruntak errepasatuko ditugu. Zergatik nekatzen dute presentzialen halako bik beste? Zeintzuk dira ekidin behar diren akatsak? Nola atera etekin hobea formatu horri?

Zuretzat interesgarria da baldin eta:

  •  Online prestakuntzak edo lan-saioak egiten badituzu, eta zenbait gai hobetu behar badituzu, denak hobera egin dezan.
  •  Praktikan jartzeko ideia batzuk badituzu, baina ez badakizu arrakasta izan dezaketen. Kontrastea behar duzu.
  •   Online formatua ez bazaizu gustatzen, zure lana ondo egiteko ez duela balio uste duzulako. Dena dela, egia esan potentzialtasun batzuk ikusten dizkiozu.

Aholkuak gurutzatzeko, gakoak elkarri emateko eta profesionalak zein erabiltzaileak izateagatik gure esperientziaren arabera hobeto edo okerrago zerk funtzionatzen duen ulertzeko saio bat.

Oraindik ez al dakizu zer den Getxo MEETING? Bi ostegunetik behin, enpresaburuak edo ekintzaileak biltzen dira, saio bakoitzean enpresaren munduan garrantzitsua den gai bati buruz hausnartu, ikasi eta aurrera egiteko. Beharrizan errealetan oinarrituta.

Laburbilduz, denbora ahalik eta gehien aprobetxatzeko eta etxera lana eginda eramateko topaketa dinamizatua da. Orain online, baina hurbiltasun berarekin. 

Eguna: 2021eko apirilak 15

Ordua: 14:30-16:00

Online, Zoom bidez.

Izena ematea nahitaezkoa da. Bidali mezu elektroniko bat getxopro@getxo.eus helbidera edo deitu 94 466 01 40 zenbakira. Ziur lana eginda itzuliko zarela etxera.

Informazio gehiago eta aurreko saioen laburpenak   #GetxoMEETING

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +