Berriak

Merkataritza-asterarteak Getxolanen

2021/06/12

Online PROGRAMA BERRIA, "MERKATARITZA-ASTEARTEAK GETXOLANEN" IZENEKOA

"Merkataritza-trebetasunak hilero" 

Saltzea egunero egin behar dugun zerbait da, ez dio axola enpresaren tamainak, sektoreak edo zein lanpostutan gauden… Bezeroak uneoro jakin behar du zer eskain diezaiokeen gure enpresak… 

Trebetasun horiek pixkanaka-pixkanaka eskuratu eta gure eguneroko jardunean txertatu ahal izateko, Salmentaren Zikloaren faseen ibilbide hau sortu dugu: bezeroekin elkarreragingo dugu aurreko fasetik; horrezaz gainera, merkataritza-lanak erosketa-potentzialari dagokionez izan ditzakeen kostuak ezagutzeko aukera izango duzue; zuen enpresaren balio-proposamena argi izateko eta lehen elkarrizketak erdiesteko nola jokatu jakingo duzue; eta, halaber, aurkezpen ona egiteko beste saio batzuetan parte hartzen duten pertsonen salmentak aztertzeko aukera ere izango duzue. 

Honako hauek dira 2021erako planteatu diren saioak: 

MARTXOAREN 23an.         Prezioa igo ahal izateko (edo ez) kontuan hartu beharreko aldagaiak.

APIRILAREN 20AN.      Bezeroak eskuratzearen kostua; mundu guztia ez da bezero potentziala.

MAIATZAREN 25ean.         Salmentan kontuan hartu beharreko abiaburu psikologikoak.

EKAINAREN 22an.        Bezeroekiko elkarreraginak. Entzuten eta galdetzen jakitea.

IRAILAREN 21ean.         Nola egin aspergarri gertatzen ez diren merkataritza-aurkezpenak.

URRIAREN 26an.            Bezeroek azkenean gure produktua erosiko ez dutela jakiteko seinaleak identifikatzea.

AZAROAREN 23an.       Diseinatu zure salmenta-eskuliburua jarduera hori eskuordetu behar duzunean.

ABENDUAREN 21ean.  Merkataritzako jardunbide egokiak saltzaile ez diren pertsonentzat.

 

Denak ere 14:00etatik 16:30era.

 

Izena eman behar da. Esteka bat bidaliko dizugu sartu ahal izateko.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +