Berriak

BATUZ + TICKETBAIri Buruzko Jardunaldia

2021/03/22

"Nola egokitu naitekeen Bizkaiko Foru Ogasunaren Batuz sistemara" 

2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, derrigorrezkoa izango da Bizkaiko enpresetan BATUZ ezartzea, enpresen tamaina edozein izanda ere.

Horrek esan nahi du enpresa egokitzeko kronometroa atzerantz jarria dugula; badakigu, jakin, Udalerri honetako enpresen errealitatea anizkoitza dena, baina beharrezkotzat jotzen dugu urratsak egiten hastea, enpresa guztiak prest egon daitezen.

Horregatik, informazio-jardunaldi batzuekin hasi nahi dugu, egokitzapen horrek zer dakarren eta nola eragiten dizueten jakin dezazuen. Puntu horretatik abiaturik eta zuon beharren arabera, urratsak modu egokian egiteko aukera emango dizueten zerbitzuak diseinatuko ditugu. 

Proposatzen dizkizuegun jardunaldi guztiak on line izango dira, baina zuen inskripzioa jardunaldia egin baino egun bat lehenago beharko dugu, hartara sartzeko esteka bat zuoi bidali ahal izateko. 

-          Asteazkena, 2021/04/21. BETETA

           Ordutegia: 13.30-14.30 informazioa/ 14.30-15.30 galderak

-          Asteazkena, 2021/05/05

           Ordutegia: 14.30-15.30 informazioa/ 15.30-16.30 galderak

-          Asteazkena, 2021/05/26

           Ordutegia: 13.30-14.30 informazioa/ 14.30-15.30 galderak

-          Asteazkena, 2021/06/23

           Ordutegia: 13.30-14.30 informazioa/ 14.30-15.30 galderak

 

Izena eman behar da. Esteka bat bidaliko dizugu sartu ahal izateko. 

Webgune honetan BATUZ proiektuari buruzko informazioa aurkituko duzue: https://www.batuz.eus

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +