Berriak

Getxo Itsas Hub

2021/02/11

Zabalik Getxo Itsas Huben espazioak eskatzeko epea

Otsailaren 12tik martxoaren 15era bitartean zabalik egongo da eskaera egiteko epea kirol-portuan dagoen "Getxo Itsas Hub" itsas kiroletako ekintzailetza-zentro berrian udal-espazioak okupatzeko. Enpresa-zentro eta berrikuntza-polo hau Legealdiko Planaren proiektu estrategikoa da eta horren helburua da udalerrian enplegua eta inbertsioa sortzea, erakartzea eta atxikitzea.

Iñigo Urkitza Ekonomia Sustapenerako zinegotziak gogorarazi duenez “Getxok batez ere mikroenpresez osatutako enpresa-sarea du, eta horiei laguntzea da gure lehentasunezko helburuetako bat, lan egiteko, lankidetzan aritzeko, proiektuak eta sinergiak sortzeko guneak bultzatuz; hori guztia arrazoizko prezioan lehen urteetan”.

"Getxo Itsas Hub" 230 m2-ko lokal batean dago. Instalazio horiek 18 lanpostu eta erabilera anitzeko aretoak eta bilera-gelak hartuko dituzte. Aretoek, malgutasunez, ekitaldi txikiak, bilerak eta elkarlaneko lanak ere hartu ahal izango dituzte. Okupazioaren prezioa hilean 75 eurokoa izango da lanpostu bakoitzeko + BEZ.

Deialdia

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Getxoko pertsona fisikoek eta erakundeek, edo udalerrian lan egiten dutenek, baldin eta jarduera garatzeko lan-eremu bat behar badute, betiere ekonomia-sustapenarekin zerikusia badute. Proiektuen eta talde sustatzailearen kalitatea, Getxon eta Bizkaian egoitza izatea, berrikuntza eta proiektuak sektore nautikoarekin lotuta egotea baloratuko dira.

Gehienez 2 lanpostu ezarri dira enpresa-proiektu bakoitzeko, eta lokalen erabilera urtebetekoa izango da, beste urtebete batez luzatzeko aukera izanik.

Dokumentazioa

Eskaeraren aurkezpena

Otsailaren 12tik martxoaren 15era

Eskaerak Administrazio Elektronikoaren Bulegoa-AEBren bidez egingo dira: http://www.getxo.eus , nire kudeaketak etxetik  -> Nire erregistro telematikoa -> Eskaera egin -> Ohar-eredua “Getxo Itsas Hub 2021 eskaera”.

Informazio gehiago: getxoitsashub@getxo.eus eta www.getxo.eus/getxolan

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +