Berriak
Getxoko ostalaritzarako laguntzak
2020/12/29
DEIALDIA: GETXO UDALERRIKO OSTALARITZA-SEKTOREARENTZAKO LAGUNTZAK, COVID-19 GAITZAK ERAGINDAKO OSASUN-KRISIALDIA DELA-ETA LEHENDAKARIAREN 38/2020 DEKRETUAREN BIDEZ HARTU DIREN ESTABLEZIMENDUAK IXTEKO NEURRIEN ERAGIN EKONOMIKOA ARINTZEKO
Bat-batean hasitako testuinguru zailean ostalaritzako establezimenduen jarduera eteteko dekretatuz agindu ostean, Getxoko Udalak laguntzen deialdia egin du etete horrek eragindako ondorioak arintzeko, bai eta derrigorrezko itxiera-agindua amaitu ondoren Getxo udalerrian sektorearen jarduera mantentzen laguntzeko ere.
Honako hauek izan daitezke laguntzaren onuradunak: pertsona fisikoak (autonomoak), nortasun juridikorik gabeko sozietate zibiletako nahiz ondasun-erkidegoetako kideak, eta legez eratutako pertsona juridikoak; onuradunek Getxo udalerrian dagoen lokal batean gauzatu behar dute ostalaritza-jarduera, zeina lehendakariaren azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuaren bidez hartutako neurriek kaltetu baitute, Osasuneko sailburuaren 2020ko abuztuaren 19ko Aginduaren 3.26. artikuluak kaltetutako lokalak barne.
Establezimendu finkoetan gauzatu behar dute jarduera, jendearentzat, oro har, irekita daudenetan, eta lokalean bertan kontsumitzeko janariak eta/edo edariak era profesional eta ohikoan eskaintzen dituztenak. Ez da laguntzarik emango janariak eta edariak etxera eramateko edo establezimenduan jasotzeko zerbitzua (delivery eta take away) jarduera nagusitzat duten negozioentzat .
Informazio-saioa
Laguntza horiei buruzko informazio-saio bat antolatu dugu, eskaeren izapidea errazteko eta izan ditzakezuen zalantzak argitzeko.
Ostalaritza-establezimenduetako arduradunek nahiz laguntzak izapidetuko dituzten aholkularitzetako langileek eman dezakete izena.
Bi saio egingo dira, bertaratzea errazteko (bietan emango da informazio bera), Online Zoom bidez
- Astelehenean, urtarrilaren 25ean, 10:00etatik 11:00etara.
- Astelehenean, urtarrilaren 25ean, 14:00etatik 15:00etara.
Izena eman aldez aurretik getxopro@getxo.eus/ 944660140
Dokumentazioa
- Laburpen-fitxa
- Aurkeztzeko Dokumentazioa
- Oinarri arautzaileak, eranskina I eta eranskina II
- BAO
- Eskaerak aurkezteko epea Urtarrilaren 19tik aurrera
Eskaeren aurkezpena
Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko urtarrilaren 19tik 2021eko otsailaren 7ra telematikoki bakarrik, Administrazio Elektronikoko Bulegoan (AEB) (AEB, Administrazio Elektronikoko Bulegoa, Nire kudeaketak etxetik -> Nire erregistro telematikoa -> Eskaera egin -> Ohar-eredua
Oinarriei buruzko zalantzetarako: Getxolan, Ekonomia Sustapena: 944660140 edo getxolan@getxo.eus
Administrazio Elektronikoko Bulegoarekin arazoren bat baduzu: 944660220 edo eadministracion@getxo.eus
Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez Getxolanekin harremanetan, 94.466.01.40 telefono-zenbakira deituz edo getxolan@getxo.eus helbide elektronikora idatziz.