Berriak
COVID-19 Gaitzagatik laguntzak
2020/12/03
Ebazpenaren kontrako errekurtsoen ebazpena
Justifikazio epearen luzapena
Getxoko Udalak 2021-02-28ra arte luzatu du Covid-19ak eragindako osasun-krisiaren ondorioz Getxo udalerrian establezimenduak mantentzea sustatzeko ezohiko laguntzak justifikatzeko epea.
Getxoko Udalak uste du laguntza horien onuradun diren enpresa eta autonomoei lan-baldintzak aldatu zaizkiela konfinamendu-aldiaren ondorengo osasun-alertako egoeraren ondorioz eta, hortaz, negozio batzuek ezin izan dutela beren jarduera % 100ean gauzatu. Egoera horren ondorioz, arazoak izan dituzte (eta oraindik ere badituzte) planteatutako justifikazioa 2020-12-18rako egiteko; horrenbestez, beharrezkotzat jo da justifikazioak aurkezteko epea 2021-02-28ra arte luzatzea, eta beharrezkoa izanez gero beste luzapen bat egitea aztertuko da.
Gainera, justifikazioa errazte eta sinplifikatze aldera, III. eranskina berrikusi da, eta justifikazioa egiteko beharrezkoak diren agiriak adierazi dira; esteka honetan deskargatu ditzakezu.
Justifikaziorako agiriak
Autonomoentzat (III. eranskina + erantzukizunpeko adierazpena)deskargatzeko esteka
Ondasun erkidegoetako eta sozietate zibiletako kideentzat (III. eranskina + erantzukizunpeko adierazpena)
Sozietateentzat (III. eranskina + erantzukizunpeko adierazpena)
Dokumentazioa aurkeztu baino lehen, aintzat hartu honako kontu hauek:
- Ebazpenean ulertu ote den zure enpresa ixtera derrigortuta egon zela edo enpresa zabalik mantentzearren fakturazioaren % 75eko murrizketa justifikatu behar ote duzun.
Erantsitako dokumentuetan informazio zehatza aurkituko duzu laguntzen gaineko ebazpenari buruz.
Ebazpena eta eranskinak
- Getxoko Udaleko Administrazio Elektronikoko Bulegoan soilik aurkeztu daiteke justifikazioa: http://www.getxo.eus AEB, Administrazio Elektronikoko Bulegoa, Nire kudeaketak etxetik -> Nire erregistro telematikoa (https://eudala.getxo.eus/SolucionUnica/Autentificacion/EGestionInicial.aspx)
- Justifikazioari buruzko zalantzarik baduzu, jar zaitez Ekonomia Sustapenarekin harremanetan: 944660140 edo getxolan@getxo.eus
- Administrazio elektronikoko bulegoarekin arazoren bat baduzu: 944660220 edo eadministracion@getxo.eus
Oharra:
Justifikazioa egiteko dokumentazioa aurkeztu baduzu, ez duzu berriz aurkeztu behar. Agiriren bat falta bada edo informazio gehiago behar baduzu, zurekin jarriko gara harremanetan.