Berriak

Getxo MEETING urtarrilak 21 ONLINE

2021/01/08

2021 agurgarria: plan bat behar dut

Zuk duzun eta zure enpresak daukan onena emateko, 2021ean sakelako urteko plana behar duzu zure enpresarentzat. Eta zuk egingo duzu, Getxo MEETINGen emango dizugun laguntzaz baliatuz. Ez da lan aspergarria izango; aitzitik, bakarrik eginez gero askoz zailagoa den lana eginda izango duzu bi ordu dinamikoko saioaren ostean.

Zure interesekoa izango da baldin eta kasu hauetakoren batean bazaude:

  • Enpresa bat baldin baduzu, bakarrik zein taldean lan egiten baduzu.
  • Aurretik dugun urteari begira hausnartu nahi baldin baduzu.
  • Egunerokotasunak helburu sendoak ezartzea galarazten badizu.

Banaka egiteko ariketak proposatuko ditugu, kontzeptu ugari argi izaten amaituko duzun online saioan. Helburuak ezarri ahalko dituzu, bai eta estrategia bat planteatzeko urrats irmoak eman ere.

Sakelako urteko estrategia batek existitzen ez den estrategia batek baino gehiago balio duelako.

Zertarako? Etorkizunean lehentasunak ezartzeko eta erabakiak bizkorrago hartzeko.

Oraindik ez al dakizu zer den Getxo MEETING? Bi ostegunetik behin, enpresaburuak eta ekintzaileak biltzen dira, saio bakoitzean enpresaren munduan garrantzitsua den gai bati buruz hausnartu, ikasi eta aurrera egiteko. Beharrizan errealetan oinarrituta.

Laburbilduz, denbora ahalik eta gehien aprobetxatzeko eta etxera lana eginda eramateko topaketa dinamizatua da. Orain online, baina hurbilketa berarekin.

Eguna: 2021eko urtarrilaren 21ean

Ordua: 14:30-16:30

Online, Zoom bidez.

Izena eman behar da aldez aurretik, Getxolanen. Bidali mezu elektroniko bat getxopro@getxo.eus helbidera. 944660140

Informazio gehiago eta saio guztietan landutakoaren laburpena: https://www.getxo.eus/eu/getxolan/noticias/218  #GetxoMEETING

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +