Berriak

Lokalean jasotzeko eta/edo etxera eramateko zerbitzua

2020/11/11

53 establezimenduk bat egin dute getxokostalaritzaetxean ekimenarekin


Joan den azaroaren 6an, jakinarazpen bat bidali genion sektoreari, etxez etxeko janaria biltzeko eta/edo entregatzeko zerbitzuak dituzten establezimenduak ikusarazteko kanpaina honi atxikitzeko; dagoeneko 45 dira batu direnak.
Nahi duzuen establezimendu guztiak batu ahal izateko asmoz, eta "take away" edo "Delivery" zerbitzua martxan baduzue, jakinaraz iezaguzue, zure zerbitzua zabaltzen laguntzeko, getxolan@getxo.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz. Gaia: ostalaritza – Negozio-ildo berriak.

Behar dugun informazioa:
- Izen komertziala
- Helbidea
- Auzoa/Zona
- Tokiko bilketa (bai/ez)
- Etxean entregatzea (bai/ez)
- Eskaera-telefonoa
- Beharrezkoa al da aldez aurretik erreserba egitea? (Bai/ez)
- Beharrezkotzat jotzen dituzun oharrak

Gainera, negozio-ildo horietako edozein ("take away" edo "Delivery") eskaintzea baloratzen baduzu, eta abian jartzeko aholkularitza behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta lagunduko dizugu.
E-posta: getxolan@getxo.eus
Gaia: ostalaritza – Aholkularitza Negozio-ildo berriak

 

getxokostalaritzaetxean

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +