Berriak

Serifalaris diseinu jaialdiaren 9.edizioa

2020/09/17

Serifalaris jaialdiak diseinu grafiko nazionalaren onena erakutsiko du Getxoko autozinean, segurtasun distantzia mantenduz

 

  • Estatu mailan aipamen handienetakoa duen jaialdi honek, koronabirusaren murrizketei aurre egiteko bere burua berrasmatu du aurten, formatu berritzailea erabiliz
  • Irailaren 25ean, Getxoko autozinean, sektoreko lehen mailako profesionalen hitzaldiak izango dira, hala nola Oscar Mariné (Diseinu Sari Nazionala), Coco Dávez (Forbes 30 Under 30 zerrendan dagoen artista), Oscar Guayabero (komisarioa, editorea eta ikertzailea) eta Vasava (Nike edo Adobe bezalako marka handientzat lan egiten duen diseinu estrategikoko agentzia).
  • Agortuta daude urriaren 1, 2 eta 3ko masterclass-erako sarrerak, Folch estudioaren eskutik, branding eta marka-estrategian estatu mailako erreferentea.

Serifalaris, urtero Getxon (Bizkaia) egiten den Estatu mailako diseinu-jaialdia da; bere bederatzigarren edizioa izango du aurten, eta koronabirusaren krisiak ezarritako mugak gainditu asmoz, formatu berritzailearen aldeko apostua egin du, diseinu jaialdi batean inoiz ikusi ez den formatua: Serifalarisen 'Novená' Getxoko autozinean (hitzaldiak) eta hondartza ondoko etxe batean (masterclass) gauzatuko da, sormenaren, asmamenaren eta esklusibotasunaren aldeko apustua eginez.

"Aurreko edizioetan bezala, diseinu grafikoaren arloko azken joeretara eta sektorearen arrakasta kasuetara hurbilduko gara, eta ziur gaude 'pandemiaren edizioa' izango dela, azkenik, berezia dena estimatzen duen publiko batek maitasunez gogoratuko duen hitzorduetako bat", adierazi dute arduradunek. Serifalaris diseinuaren eta sormenaren arloko profesionalentzako urteroko topaketa da, Marina Goñi eta Freskue estudioek antolatua (azken honen buru Peio Atxalandabaso). 2011n sortu zen, bi profesionalek Euskadira diseinatzaile onenak ekartzeko eta sektoreko garrantzitsuena bertatik bertara ezagutzeko zuten kezkaren ondorioz. Urtetik urtera, jaialdiak gero eta hizlari eta parte-hartzaile gehiago izan ditu, Estatu osotik iritsitakoak eta hitzorduaren izaera nabarmena aintzat hartzen dutenak.

"Serifalaris diseinatzaileek diseinatzaileentzat antolatutako ekitaldia da; horri esker, bertara etortzen diren,  eta urtero errepikatzen duten, pertsonen beharrekin eta gustuekin konektatzen dugu, eta honek mota horretako beste topaketa batzuetatik bereizten gaitu", azaldu du Goñik, diseinuaren arloko hainbat sari nazional zien nazioartekoak dituen estudioko arduradunak.

Lehen lerroko hizlariak autozinean

 

Iaz Serifalaris jaialdiak egoitza berri batera jauzi egin zuen – Muxikebarri, Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentrora –, 450 pertsona baino gehiago bildu zituen eta nazioartera zabaldu zen. Covid -19ak formatu murritzagoa landu beharra ekarri die antolatzaileei, baina 'Novená' edo topaketa profesional honen bederatzigarren edizioak hitzordua  esperientzia berezi bihurtuko duten faktoreak konbinatzea lortu du – izaera berezi honi esker,  Serifalaris diseinu jaialdia erreferentziazko hitzordu izatea lortu du,  iragankorrak diren ekimenak oso ohikoak diren sektore batean.

Oraingoan, bertaratzen direnek Estatu mailako hizlari ezagunak entzuteko aukera izango dute: Oscar Mariné, Diseinu Sari Nazionala, Bilboko ZINEBI - Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko kartel batzuen sortzailea, eta Pedro Almodovar, Alex de la Iglesia edota Julio Medem zinema zuzendarientzako diseinu ikonikoaen egilea; Coco Dávez, Forbes Under 30 zerrendan dagoen artista eta influenzerra; eta Vasava, Nike edo Adobe bezalako markentzat lan egiten duen Bartzelonako estudioa, besteak beste.

Guzti hau, gainera, inoiz ez bezala bizi ahal izango dute jaialdira hurbiltzen direnek, ez baita aurretik sormen-industriako topaketa batean horrelako formatorik erabili: "Getxoko autozinean, bere autotik, 27 metroko pantaila batean ikusiz eta irratitik entzunez; hau da, distantziei eutsiz eta araudi guztiak betez, baina, aldi berean, esperientzia ludikoaz eta zero kilometroaz gozatuz", adierazi du Peio Atxalandabasok.

Getxoko Autozineak 80 ibilgailu har ditzake (bi lagun joan daitezke bakoitzeko) eta 150 sarrera ere egongo dira terrazan. Diseinu azoka, liburu salmenta, musika, garagardoa eta Serifalaris jaialdiaren ohiko osagai bihurtu den ezustekoren bat ere izango da datorren irailaren 25erako egiten duten proposamenean.

Bestalde, urriaren 1, 2 eta 3ko masterclass-ei dagokienez, Serifalarisek edukiera-mugak baliatu ditu "aspaldiko ilusio bat betetzeko" eta murgiltze-topaketa bat antolatzeko bertaratutakoen talde txiki batentzat – 15 plazak agortuta daude jada –, hondartza ondoko etxe batean. "Ikaskuntza eta esperimentazio profesionala bizipen pertsonal atsegin eta dibertigarriarekin uztartu nahi ditugu; Serifalaris partekatzeko, ikasteko, erlazionatzeko eta gogoratzeko espazioa da", gaineratu du Goñik.

Serifalaris jaialdiaren bederatzigarren edizioak Getxoko Udalaren laguntza du, eta honako hauen lankidetza : ES Design (Bartzelonako Diseinu Goi Eskola), Eide Euskal Diseinua, Estudios Durero, Guuk, Espacio a_erre Design, am Libros de Diseño Grráfico y comunicación, Marc Vilarnau eta Gráffica.

Serifalaris jaialdiaz (https://serifalaris.com)

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +