Berriak

Anfitrioien prestakuntza programa berria

2020/09/16

Turismoko Estatu Idazkaritzak "Anfitrioiak Prestakuntza Programa"ren edizio berri bat abiarazi du, on-line modalitatean.

Edizio honetan zazpi ikastaro emango dira turismo-sektorean SARS-Cov-2ren kutsatzea murrizteko gidak aplikatzeko; horiez gainera, lehendik dauden ikastaroak ere emango dira, egunera arte arte 1800 ikasleri eman zaizkienak, hots, "Turismo-establezimenduen zuzendaritza", "Ostatuak" eta "jatetxe-zerbitzuak", eta lau ikastaro berri:

  • Jendeari arreta emateko lokaletarako jarraibideak, SARS-COV-2 koronabirusaren kutsatzeak murrizteko zehaztapen-gidak aplikatzen dituztenak.
  • Ingurune itxietan taldeak kudeatzeko jarraibideak, SARS-COV-2 koronabirusaren kutsatzeak murrizteko zehaztapen-gidak aplikatzen dituztenak.
  • Aire zabaleko jarduerak egiteko jarraibideak, SARS-COV-2 koronabirusaren kutsatzeak murrizteko zehaztapen-gidak aplikatzen dituztenak.
  • Pertsonak garraiatzeko jarraibideak, SARS-COV-2 koronabirusaren kutsatzeak murrizteko zehaztapen-gidak aplikatzen dituztenak.

https://www.turismo-formacion.com/xvii-edicion-programa-formativo-anfitriones-online/ webgunean programaren ezaugarriak zehazten dira. Informazio zehatzagoa ere aurkituko duzue erantsitako dokumentuan.

Izena emateko epea irailaren 14tik 27ra artekoa izango da tutoretzapeko ikastaroetarako, eta ikastarook amaitu arte gainerako ikastaroetarako. Ikastaroak 2021eko urriaren 5etik urtarrilaren 31ra bitartean egingo dira. ‘Anfitrioiak’ prestakuntza-plana zeharo doakoa da ikasleentzat.

Zuen esanetara gaituzue, behar duzuen informazio gehiago nahi izanez gero, anfitriones@tourspain.es helbide elektronikoan.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +