Berriak

Digital Indartuz programa berria

2020/09/09

MikroETEei negozioaren zati bat edo negozio osoa digitalizatzeko urratsak ematen laguntze aldera, Digital Indartuz programa jarri da abian. Programa hori online ibilbide bat da, eta enpresen gaikuntza errazten du digitalizaziora bideratutako ibilbide-orri propioa diseinatzeko.

Bizkaiko iparraldeko zazpi erakundek (Jataondo, Mungialdeko Behargintza, Erandioko Behargintza, Leioako Behargintza, Uribe Kostako Behargintza, Getxolan eta Egaz Txorierri) eta Bizkaiko Foru Aldundiak elkarlanean jardunik diseinatu eta gauzatzen duten programa da.

Ibilbideak 7 IKASKUNTZA-SAIO zehatz planteatzen ditu, online web-formatuan landuak. Ikaskuntzak doakoak dira eta 2 ordu irauten dute, 15:00etatik 17:00etara. Ikaskuntza-saiook hamabostean behin egiten dira, 2020ko irailetik abendura bitartean.

 1. Moduloa. Nire negozioa moldatzen, egungo egoerari egokitzeko. Digitalizazioa da gakoa?

Data: 2020/09/07

HIZLARIA:

 

                


Mireia Muñiz Mairal

Berrikuntzan eta Sormenean aditua da enpresaren eta administrazioaren arloetan.

Metodologia propioak landi ditu, lanpostuan lehiakortasuna eta sormena hobetzeko, prozesuak

joko bidez garatzeko, enpresan berrikunta bultzatzeko eta enpresen barneko taldeetan parte hartzeko..

www.miinovacion.com

EDUKIA: 

1. Quizz:Egokitu bai, baina zeri?

2. Etorkizunerako balizo agertokiak eta digitalizazioaren eginkizuna

3. "To take away" soluzio digitalak eta epe luzerako apustuak

4. Jokoa: Kasandraren mitoa

Parte hartzeko, izena eman behar duzu HEMEN. Izena emateko azken eguna 2020ko irailaren 16a da

Izena emtan dutenek gonbidapen-esteka jasoko dute beren helbide elektronikoan.


2. Moduloa. Digitalizazioa, eguneroko lanari datzizkion zailtasunak: sinadura digitala, DBLO, segurtasuna

Data: 2020/10/01

Parte hartzeko izena eman behar duzu HEMEN

3. Moduloa. Digitalizazioa, bezeroarekiko harreman berriari begira

Data: 2020/10/15

Parte hartzeko izena eman behar duzu HEMEN

4. Moduloa. Marketing digitala. Zer egin dezaket?

Data:2020/10/29

Parte hartzeko izena eman behar duzu HEMEN

5. Moduloa. `E commerce´: nondik hasiko naiz?

Data:2020/11/12

Parte hartzeko izena eman behar duzu HEMEN

6. Moduloa. Errealitate birtuala. Onuragarria izan daiteke nire negoziorako? Industrian eta beste zerbitzu batzuetan aplikatzeko bideak.

Data:2020/11/26

Parte hartzeko izena eman behar duzu HEMEN

7. Moduloa. Nola aplika dezaket Big Data nire negozioaren onurako?

Data: 2020/12/10

Parte hartzeko izena eman behar duzu HEMEN


Programa 5 eta 50 langile bitarteko enpresentzat da, fakturazioa alde batera utzita, batez ere industria-jardueraren, zerbitzu osagarrien eta banaketaren sektoreetan jarduten duten enpresentzat xedaturik dago.

Saio osoan txat bat izango dugu zuen zalantzak guri helarazteko eta planteatzen dizkiguzuen galdera guztiei erantzungo diegu.

Azkenik, Getxolanekook aholkularitza espezializatuarekin jarraitzen dugula gogorarazten dizuegu.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +