Berriak

Getxo MEETING irailak 17

2020/09/09

Jarduerara itzultzea: Getxo Meeting Getxo Photora joango da egun batez. Artea zure enpresak behar duenaren isla izan daiteke. Argazkilaria: Juan Gómez

Getxo Meeting: Topaketa, zu bezala, negozio propioa dutenentzat edo martxan jartzen ari direnentzat eta eboluzionatzen jarraitu nahi dutenentzat.

Oporrak igaro ondorik jarduerari berriro ekiten diogula aprobetxatuz, ibilbide bat egingo dugu Getxo Photoko irudi batzuetan zehar, Art Thinking metodologiaren bidez zure enpresarentzako informazio erabilgarria lortze aldera. Muxikebarriko kanpoaldean geratuko gara. 

Esperientzia hori iaz ere egin zen, eta kanpoan egiten dugu, gehienez ere 9 laguneko talde txiki batekin eta dinamizatzailearekin. #GetxoMeeting topaketa desberdina da, baina, ziur aski, inspiratu egingo zaitu. 

Gaia: aurten zure bezeroak ezagutzen eta hain ezohikoak diren une hauetan bezeroentzat garrantzizkoak diren gaiak aztertzen ikasiko dugu. 

Proposamen berritzailea da, tresna ahaltsu baten bidez eskaintzen dena: artea, irudiaren ahalmena zure negozioaren ispilu gisa erabiltzea, irudiaren ahalmena zure negozioaren ispilu gisa baliatzea, ikuspegi jakin bat izateko eta ideiak eskuratzeko. Bezeroak pentsatzen eta sentitzen duenarekin konektatzea da helburua, eta bai zure bezeroek orain behar dutena hobeto ulertzea ere. 

Laburbilduz: 

  • GetxoPhoto jaialdiaz baliatuko gara enpresari aplikatutako Art Thinking saioa egiteko.
  • Saio hau berezia da; beraz, topagunea ez da Getxolanen egongo, ohikoa den bezala, Algortako Muxikebarriko sarreran baizik. Distantzia gordez gero, dena aterako da primeran.
  • Nola funtzionatzen du Art Thinking-ek? Irudi eta galdera irekien behaketaren bidez, zure enpresa-errealitatea behatzeko ispilu gisa erabiltzen da artea. Zer egiten duzun, zer den estrategikoa, zer irtenbide ematen diezun bezeroei… Ez dago arterik jakin beharrik. 

Bereziki interesatuko zaizu, baldin eta… 

…uda honen ondoren eta ohiz kanpoko egoera honetan, zure bezeroekin berriro konektatu behar baduzu 

…zure negozioan freskotasuna sartu nahi baduzu, egiten duzuna bezeroei hobeto transmititze aldera 

…konturatzen bazara pentsatzeko modu berriek soilik eraman zaitzaketela gauzak egiteko modu berrietara. 

Getxo MEETING, “Art Thinking” berezia, GetxoPhoto bisitatuz. Gogoeta ekoizkorrerako eta inspiraziorako gunea. 

Topagunea: Muxikebarri (San Nikolas plaza, Algorta - Getxo)

Euria bada: ekarri euritakoa

Eman izena e-mail bidez:  getxopro@getxo.eus edo deitu 94 466 01 40 telefonora

Ordutegia: 14:30-16:30.

Presentziala, % 100ean

Gehieneko partaide-kopurua: 9

Getxo MEETING saio tematiko bat da, eta aldizka antolatzen da ekintzaile eta enpresaburuentzat, baita zuretzat ere, noski.

Informazio gehiago eta saio guztietan landutakoaren laburpena: http://www.getxo.eus/eu/getxolan/noticias/218 #GetxoMEETING

@GetxoPhoto

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +