Berriak

Enpresentzako diru-laguntzak

2020/05/22

Enpresentzako diru-laguntzak, COVID-19ak sortutako egoera arintzeko

Jarraian, hainbat Administrazio Publikok argitaratutako azken diru-laguntza batzuei buruzko informazioa emango dizugu. Horiei buruzko aholkularitza behar baduzu, hauek dira zure eskaerei erantzungo dieten udal-teknikarien helbide elektronikoak:

- Merkataritza eta ostalaritza: Mirene Zabalgogeazcoa: mzabalgogeazcoa@getxo.eus

- Turismoarekin lotutako jarduerak: Sonia Urdiain: surdiain@getxo.eus

- Jarduera merkataritzan, turismoan edo ostalaritzan egiten ez duten enpresak: Idoia Belasko: ibelasko@getxo.eus

Merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza-programa – MEC 2020

Diruz lagun daitezkeen kontzeptuak.

a) Lokala, altzariak eta merkataritza-jarduera garatzeko beharrezko ekipamenduak eraberritzeko eta modernizatzeko inbertsioak.

b) Balantza elektronikoak, ekipo informatikoak, enpresa-kudeaketarako merkaturatze- edo desti-prozesuetan integratutako aplikazioak, on-line salmenta duten webguneak sortzea eta ezartzea, eta saltokiaren webgunea gailu mugikorretara egokitzea.

d) Merkataritza-jarduera baldintza higieniko eta sanitario egokietan garatzeko erositako aktiboetan inbertitzea, COVID-19k eragindako alarma-egoera dela eta: lurruneztatzeko makinak, airea aireztatzeko eta arazteko sistemak, termometro digitala, gorputz-tenperatura neurtzeko ganberak, esterilizagailuak, deskontaminatzeko alfonbrak, etab. (Ez dira kontuan hartzen material hauetan egindako gastuak: higiene-maskarak, eskularruak, erabili eta botatzeko mantalak, etab.).

Eskabideak aurkezteko epea: 2020/08/03ra arte

EHAA

Informazio gehiago eta eskaeren tramitazioa

Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak-EMET 2020

Diruz lagunduko diren kontzeptuak:

a) Turismo-negozio berriak sortzeko ekintzailetza; negozio horien ezaugarriak I. eranskinean garatzen dira.

b) Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea. Enpresa horien ezaugarriak II. eranskinean garatzen dira, eta honako hauek dira:

- Enpresen eta turismo-zerbitzuen berrikuntza, soluzio teknologikoen bidez.

- Turismo-enpresen eta -zerbitzuen kalitatea hobetzea.

Eskaintza turismo jasangarri, arduratsu eta eskuragarrira egokitzea.

Informazio gehiago eta eskabideak:2020/06/06-2020/07/06

EHAA

Laguntzaren laburpena

 

Turismoaren sektoreetarako laguntzak COVID-19ko alertan ixtearen ondorioak arintzeko (Eusko Jaurlaritza)

Diruz lagunduko diren kontzeptuak: Funtzionamenduko eta ohiko gastuak, salbu eta langile-gastuak

Informazio gehiago eta eskabideak 2020/05/27-2020/06/26

EHAA

Laguntzen laburpena

Merkataritza sektoreetarako laguntzak COVID-19ko alertan ixtearen ondorioak arintzeko (Eusko Jaurlaritza)

Diruz lagunduko diren kontzeptuakFuntzionamenduko eta ohiko gastuak, salbu eta langile-gastuak

Informazio gehiago eta eskabideak 2020/05/30-2020/06/29

EHAA

Laguntzen laburpena

Bizkaia Aurrera Plana ( Bizkaiko Foru Aldundia)

Premiazko 12 neurri ekonomiko biltzen ditu. Hauek argitaratuta daude:

 1.Mikrokredituak (2020/06/03tik zabalik)

Bizkaiko autonomoei eta besteren konturako bost langile arteko enpresa txikiei laguntzeko mikrokredituak.

• 7.500 euro arteko maileguak, interesik, komisiorik eta abalik gabe.

• Gehienez ere bost urtean eta urtebeteko gabealdiarekin itzultzeko eskubidea.

• Bizkaiko autonomoentzat eta besteren konturako bost langile arteko enpresa txikientzat.

• Merkataritza, ekoizpena eta antolaketa suspertzearekin lotutako gastuak ordaintzeko mikrokredituak, baina ez zorra birfinantzatzeko eta pasiboa berregituratzeko.

Norentzat:

Besteren konturako bost langile arteko Bizkaiko enpresa txikiak.

Bost urte arteko antzinatasuna duten eta egoitza soziala Bizkaian duten teknologia-esparruko startup-ak.

Informazio gehiago

ARRETA  Ekainaren 15etik aurrera mikrokredituen programa berria ESKA DEZAKEZU autonomoei laguntzeko

Informazio gehiago 

 

2. Suspertze Adimentsua programa  (2020-06-01etik zabalik)

Ekonomia suspertzeko proiektuak, merkataritza-orientazio argia duten epe laburreko ekintzen bidez, COVID-19k eragindako osasun-krisi egoeraren ondoren. Laguntza berezia jasoko dute enpresaren jarduera eta negozio-eredua digitalizaziorantz, ekonomia zirkularrerantz edo enpresaren jardueraren eta haren produktu/zerbitzuen bizi-ziklo osoaren ingurumen-inpaktuaren murrizketarantz bideratzen laguntzen dutenek.

Norentzat

Bizkaiko enpresak, 5-100 langile bitarteko plantilla badute eta Industriaren, Garraioaren, Eraikuntzaren, Industriarekin lotutako zerbitzuen, Turismoren eta Handizkako Merkataritzaren sektoreetan badihardute.

Informazio gehiago 

Bizkaia Aurrera plana


3.Enplegu-Plan Berezia

Lanpostuei eusten laguntzeko eta langabezian dauden pertsonen kontratazioa sustatzeko enplegu-plan berezia.

ZER?

  • Manten programa, hamar langile edo gutxiago dituzten 25.000 enpresari baino gehiagori zuzendua, enpleguari eusten laguntzeko, 2.500 eta 3.500 euro bitarteko zuzeneko laguntzen bidez.
  • Kontrata programa, langileak behar dituzten baina jarduera faltagatik gaitasun ekonomikorik ez duten eta ehun langile edo gutxiago dituzten enpresetan pertsonak kontratatzen laguntzeko.
  • 3R programa, lanpostua galdu duten pertsonak berrorientatzeko, birkualifikatzeko eta birkokatzeko, prestakuntza egoki baten bidez eta sei hilabete baino gutxiagoko epean, krisiaren aurretik lan egiten zuten sektorea ez den beste sektore batean birkokatzeko aukera izan dezaten. Behargintza sarearen bidez eta lurraldeko enpresa-elkarte nagusien lankidetzarekin bideratuko da.
  • Enplegua sortzeagatiko kenkari fiskala 5.000 eurotik 7.500 eurora igotzea, LGSaren % 150 baino gehiagoko soldatari lotuta.

NORENTZAT?

  • Bizkaiko autonomoak eta besteren konturako bost langile edo gutxiago dituzten enpresa txikiak.
  • Lanean jarraitu arren krisiak jota gertatu diren autonomoak eta enpresa txikiak.
  • Krisian zehar lanik gabe geratu diren pertsonak.
  • Jarduera normala berreskuratzeko laguntza behar duten enpresa txiki eta ertainak.

INBERTSIOA:

5 milioi euro.

Turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzen programa (PLE programa)

Jarduketa hauek egiteko diru-laguntzak emango dira:

  •  EAEn garatzen diren eta 2020an saltzeko prest egongo diren produktu eta esperientzia turistikoak sortu, abiarazi, sustatu eta merkaturatzen laguntzea.
  •  EAEn egindako kultura-, gastronomia- eta kirol-ekitaldiei laguntzea, baldin eta Espainian eta nazioartean proiekzioa badute eta turismo-posizionamendua sendotzen eta ostatu-gauen kopurua handitzen laguntzen badute.

Eskabideak aurkeztea: Maiatzaren 14tik administrazio-epeen etendurak indarra galtzen duen egunaren biharamunetik hilabete igaro arte.

Informazio gehiago eta eskaerak 

Beren konturako langileentzako edo autonomoentzako aparteko laguntzak, alarma-egoera deklaratzearen ondorioz jarduerak etenda geratu badira (Lanbide)

Gizarte segurantzako kotizazioak eta negozio-lokalek alokairuen errentak diruz laguntzeko. Onuradun bakoitzak gehienez ere 3.000 euro jasoko ditu. 

Eskaerak aurkeztea: apirilaren 16tik irailaren 30era arte

Informazio gehiago eta eskaerak

Kulturako profesionalei laguntzeko programa (Lanbide)

Hainbat eremu artistiko eta kulturaletan banakako profesional gisa jarduten duten kulturako profesionalen diru-sarrerarik gabeko egoera arintzea, baldin eta haien jarduerak bertan behera edo etenda geratu badira 

Eskabideak aurkeztea: 2020ko maiatzaren 12tik ekainaren 1era.

Informazio gehiago eta eskaerak

 

Beste neurri batzuk bila ditzakezu bilatzaile hauetan:

 

 

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +