Berriak

Diru-laguntzak

2020/05/07

Getxoko mikroenpresei zuzendutako diru-laguntzak, Getxoko establezimenduetan jarduerari eustea sustatzeko

Getxoko Udalak 1,5 milioi euro bideratu ditu autonomoentzako eta enpresentzako laguntzetara, Covid-19ak eragindako egoeraren ondoren udalerrian establezimenduak mantentzea bultzatzeko. Alarma-egoera deklaratzeak ekarri du norberaren konturako langile eta enpresa askok beren establezimenduak itxi behar izatea osasun-segurtasuna bermatzeko.

Beste kasu batzuetan, konfinamendu-neurrien ondorioz, establezimenduak irekita egon daitezkeen arren, jarduera-maila ohikoa baino askoz txikiagoa izan da.

Udalerriko negozioak ixtearen eta konfinamendu-neurrien ondorioz, pertsona eta enpresa txiki askok zailtasunak izango dituzte euren jarduerari eusteko eta mantentzeko, etenaldi edota konfinamendu-aldia amaitzen denean; izan ere, denboraldi honetan ezin izan dute diru-sarrerarik lortu zenbait kasutan, eta beste kasu batzutan, oso urriak.

Eskabideak aurkezteko epea: 2020/05/08/ etatik 2020/05/22 etara

Hona hemen baldintzak:

BAO 85.zk. 2020/05/07

Deialdiaren laburpen fitxa

Oinarri arautzaileak

I Eranskina

II Eranskina

III Eranskina Justifikaziorako

 

Eskabidea betetzeko jarraibideak:


-        I. eranskina. Eskabidea. Bete 1-4 orrialdeko eskabide-eredua. 5. orrialdeko manifestua sinatu

-       II. eranskina. Erantzukizunpeko adierazpena. Adierazpena betetzea eta 4. orrialdea sinatzea. 5-6 orrialdeak erantsi beharreko dokumentuak

-        III. eranskina. Justifikaziorako (a posteriori)

 Nola egin eskaerak

Eskaerak udalaren egoitza elektronikoaren bidez egingo dira http://www.getxo.eus (AEB Administrazio Elektronikoko Bulegoa Nire kudeaketak etxetik -> Nire erregistro telematikoa -> Eskaera bideratu-> Anotazio eredea = “ COVID Empresentzako laguntzak” )

Eskaera nola egin

  • Oinarriei buruzko zalantzak argitzeko Getxolan, Promoción económica: 944660140 edo getxolan@getxo.eus
  • Administrazio Elektronikoko Bulegoarekin konektatzeko arazoak badituzu: 944660220 edo eadministrazioa@getxo.eus 

Ohiko galderak

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +