Berriak

Getxo Ekin Sano!

2019/03/28

 

"2007ko apirilaren 6ko goizean nire bulegoko  behearen gainean etzanda nengoen, odol-putzu baten erdian. Konortea galdu nuen eta erortzerakoan nire buruak idazmahaiaren ertzaren aurka jo zuen, ebakia egin nuen begian eta masailalbo-hezurra hautsi nuen. Kolapsatu egin nuen nekearen nekeaz eta lo-faltaren erruz".

Horrela hasten da enpresaburu “arrakastatsua”, Huffington Post  egunkariaren eta osagai teknologikoko beste enpresa batzuen sortzailea den Arianna Huffingtonen  "Thrive: el tercer parámetro para redefinir el éxito y crear una vida de bienestar" liburua. Huffington andreak egunean 18 ordu  egiten zituen lan, astean 7 egun, bere negozioak hazarazteko ahaleginean. Gertaera horren ondorioz erabat planteatu zuen bere bizitza beste era batera eta ohartu zen lan egiten ari zen “arrakastazko” formatuaren erruz osasuna galtzen ari zela. "Jasangarria al da nire burua zaintzen ez dudan lan egiteko era hau? Zein da nire enpresa aurrera eramatearen prezioa?"

1914an Dorotea Oremek, Estatu Batuetako Osasun Saileko  teorista eta aholkularia zenak, honela definitu zuen autozaintza: "ikasi egiten den jarrera bat, norberak beretzat egiten duena funtzionamendu bizi eta osasuntsua  mantentzearen eta garapen pertsonalarekin eta ongizatearekin   jarraitzearen ondoreetarako". Definizio honek oso argi uzten du osasunik gabe ezinezkoa dela inolako garapenik, ez profesionalik eta ezta  pertsonalik ere. Baina, zer esan nahi du autozaintzak bere enpresa propioaren burua den pertsona batentzat?

 

Ekintzailetzaren kultura gainkonexioaren kultura da, presarena, auto-ustiapenarena, auto-eskakizunarena,  asmatzen ez dugun bakoitzean auto-birrintzearena. Ez dago "ondo ikusita" geure burua ondo zaintzea, jagotea. Uste dugu ez daukagula "luxu" horietarako astirik: 5 ordu egiten ditugu lo, 10 orduko lansaioa daukagu eta eten labur bat egiten dugu bazkaltzeko, konektatuta gaude 7x24,… Dena dela, zenbat denbora iraun dezakegu horrela  tratatzen badugu geure burua? Gizaki guztiek bezala guk ere atsedena behar dugu, jan eta bizitzaz gozatu. Guretzat lan egiten duen hirugarren batekiko izango genukeen tratu bera, baina kasu honetan geuretzat.

Uste dugu astia ematen badugu autozaintzan denbora kentzen diogula “benetan garrantzitsua denari”, hau da, ekoizpenari; hori gorabehera, eragingarritasuna eta jardunaren hobekuntza ongizateari daude lotuta. Ez badugu lo ondo egiten, maila emozionalean eta fisikoan ondo ez bagaude ezin dugu geure goreneko  mailan  jardun.  Kirolaren arloan, aurrera egiten jarraitzeko hobetzea ezinbestekoa den esparruan, erabat aplikatzen da eta kontuan hartzen da alderdi  hori.

Enpresa baten buru izatea, askotan, bakardadez jositako bidea da eta oso gutxi izaten dira  gu geu garen “ekoizteko makina” zaintzeko izaten ditugun abaguneak. Geure erantzukizuna da, hau da, finantzen edo zergen kudeaketa, ekoizpena edo marketina ere badiren bezala. Ez da beharrezkoa kolapsatu arte itxarotea. Gure egunerokoan aurretiazko zantzu asko daude gure ongizateaz arduratzen hasi behar dugula ohartzen laguntzen digutenak.

Eta, horregatik, Getxolanen seinale horietariko bat izan nahi duen programa honi ekiten diogu. Zugandik egin dezakeguna ezagutzera etortzea nahi dugu: saioz saio zure egunekotasun ekintzailean sar ditzakezun gakoak eskuratuko dituzu, autozaintzaren bide horretan baliagarriak izango dituzunak. Gure lehen "dosia" topaketa formatuan jasoko duzu: datorren martxoaren 13an “arnas luzeko lasterketa” honetan jarraitu ahal izateko lanari beste era batera, energia gehiagorekin,  ekitea derrigorrezkoa dela ohartu diren beste pertsona batzuk ezagutzeko aukera izango duzu. Gero norbera zaintzeko era asko daudela ohartuko zara: yoga klase batera joanda, masaje bat hartuta, oporrak hartuta, jaten duzun bitartean mugikorra deskonektatuta,… Horren guztiaren xedea zure eguneroko agendan zure zeure beharrizan fisikoei eta emozionalei erantzuteko asti apur bat edukitzea da. Dena  da ohar zaitezen estresa, “burn outa” ez direla ekintzailetzaren berezko sintomak. Zeuk erabakitzen duzu!

Programa osoa pertsona ekintzaileentzat eta autonomoentzat da eta honako data hauetan burutuko da:

    • Martxoaren 13, 21  eta 25ean, 14:15etatik 16:15etara: Sentsibilizazio-bilerak.
      Euren burua ez zaintzearen ondorioak bizi izan dituzten pertsonen lekukotzen inguruan egituratuko dira.

 

Apiriletik aurrera saioak egingo dira hilero gure bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten era askotako teknikak eta ohiturak frogatzeko:

  • Apirilaren 10ean, 14:15etatik 16:15etara: Mindfulnessa.
  • Maiatzaren 8an, 14:15etatik 16:15etara: Elikadura.
  • Ekainaren 12an, 14:15etatik 16:15etara: Gatazken kudeaketa.
  • Irailaren 25ean, 14:15etatik 16:15etara: Yoga  eta Taichi.
  • Urriaren 23an, 14:15etatik 16:15etara: Automasajeak.
  • Azaroaren 20an, 14:15etatik 16:15etara: Pilates.

Tailer hauek guztiak doakoak dira eta Getxolanen instalazioetan egingo dira; derrigorrezkoa da aurrez inskribatzea horretarako Getxolanera deituta, 94 466 01 40  telefono zenbakira, edo bestela getxopro@getxo.eus postaren bidez izena emanda.

 

 

 

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +