Berriak

Bizkaia Oreka Proiektua

2018/10/01

OINARRIZKO KUDEAKETAN TREBATZEKO PROGRAMA Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Lurralde eta Garapena Sustatzeko Sailak eta BEAZek sustatzen duten “Bizkaia lehiakorra eta lurraldez orekatua” proiektuaren barruan dago. Eskuinalde (Leioa-Getxo), Mungialde, Txorierri eta Uribe Kostako eskualde garapenerako agentziekin elkarlanean, 2018 urtean lehentasuna eman diote “Enpresa kudeaketaren hobekuntza sustatzea” erronkari, eskualdeko mikropyme eta pymeen oinarrizko enpresa kudeaketa hobetzeko.

Trebakuntza teoriko-praktikoa emateko programa bat da, enpresa bakoitzarentzat pertsonalizatua, eta tutoretza banakatuen bidez ETEen kudeaketa profesionalizatu  nahi du.

Programa guztiz independenteak diren lau modulutan banatuta dago, enpresa bakoitzak gehien interesatzen zaion trebakuntza-arloa aukeratu ahal dezan.

Lau moduluetarako programa (kudeaketa estrategikoa, ekonomia-finantzakoa, komertziala eta gizarte sareak) berdin egituratzen da:

  • Bi saio edo lantegi teoriko-praktiko taldean (4 ordu saio bakoitzeko).
  • Banakako tutoretzak (4 ordu enpresa bakoitzeko).  

 

 

 

Getxoko inskripzioak doanekoak izango dira eta Getxolanen bidez izapidetuko dira. Leku-muga dago (15 plaza modulu bakoitzean) eta erreserba izena emateko ordenari lotua egongo da.

Enpresek interesatzen zaien moduluetan izena eman ahal izango dute.

Informazio gehiago jaso edo izena eman nahi baduzu, jar zaitez  harremanetan Getxolanekin, 944660140 zenbakian edo getxopro@getxo.eus

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +