Berriak

Smart Business Programa

2019/03/20

Getxoko 27 enpresek dute programa hau ezarrita.

IKTen erabileran jardunbide egokiak sustatzeko programaren helburua honako hau da: sentsibilizazioaren eta laguntza integratuaren bidez euskal turismo-sektoreko enpresetan informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) erabilera hobetzea.

Basquetourrek sustatu duen programa hori-n oinarrituta, Getxoko turismo-enpresetan ezarri da, Turismoa eta Ekonomia Sustatzeko Sailak eskaini duen laguntza teknikoari eta logistikoari esker.

2019. urtetik aurrera, programa honek izen berria hartuko du "Smart Business" eta lana urtero izan beharrean urtean bitan egingo da.

Hona hemen programaren xedeak: 

  • IKTen erabileraren bidez Euskadiko turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea.
  • Inkorporazio teknologikoa lortzeko oztopoak ezabatzea.
  • Sektoreko enpresetan jardunbide teknologiko egokiak sustatzea.
  • Enpresen hobekuntza-prozesuetan laguntza ematea.
  • Leku turistikoaren kontzientzia sortzea, guztion hobekuntzarako.

Horrek 0 euroko kostu ekonomikoa ekarriko die programako enpresa parte-hartzaileei.

Getxoko Udalak, Turismo Unitatearen bitartez, enpresa parte-hartzaileei laguntza teknikoa eskaintzen die programaren ezarpen-fase osoan zehar: atxikitzeak izapidetzea, ebaluazio- eta diagnosi-bisitetan enpresaburua laguntzea, banakako doako laguntza teknikoa —urtean gutxienez hiru saio— eta kolaborazio publikoko eta pribatuko sektore-foroan (Turismo Mahaian) eta azpisektoreko foroetan parte hartzea.

Basquetourrek programaren ezarpenaren ondoriozko ebaluazio- eta prestakuntza-kostuak bere gain hartzen ditu.

Programa amaitzeko bereizgarri / aitorpen bat emango da; enpresek balio erantsi gisa erabili ahalko dute beren komunikazio-estrategietan, hori lortzen duten hurrengo urtetik aurrera.

Enpresen konpromisoa

Programa honetan parte hartzen duten enpresek konpromiso hauek hartzen dituzte: 

  1. Jarduera gauzatzeko indarrean dagoen legezkotasuna betetzea, irekitzeko lizentziaren kopia edo negozioa erabiltzeko alta eman izanaren ziurtagiria aurkeztuz.
  2. Programa ezartzera dedikatuko den pertsona bat izatea.
  3. Gutxieneko azpiegitura teknologikoa izatea:
    1. Negozioaren kudeaketarako soilik erabiltzen den ordenagailu bat.
    2. Negozioari dagokion helbide elektroniko bat.
    3. Internetera sartzeko banda zabaleko konexio bat izatea, online argitaratutako edukietara sartu ahal izateko eta IKTen jardunbide egokien programaren testuinguruan sortzen diren baliabideak erabiltzeko, bai eta negozioa kudeatzeko ere.
  4. Autodiagnostiko” dokumentua betetzea.
  5. Hasierako diagnostikoa egiteko bisita jasotzea. Bisita horretan banakako Hobekuntza Plan bat ezarriko da, lan-egutegi batekin batera. Enpresaburuarekin batera bete beharreko jardunbide egokiak, prestakuntza-jarduketak eta jarraipenerako bisitak adosten dira.
  6. IKTen jardunbide egokien programaren ondoriozko banakako Hobekuntza Planean barne hartutako prestakuntza tailerretara bertaratzea eta bertan ikasitako kontzeptuak erakundean aplikatzea.
  7. Programaren ezarpen-fasean ikasitako kontzeptu eta metodologia guztiak erakundeko langile guztiei helaraztea.
  8. Gutxienez hiru jarraipen-bisita jasotzea —banakako laguntza teknikoa—, hala, hobekuntzarako ekintzak enpresan ezartzea ahalbidetzeko (laguntza teknikoa).
  9. Ebaluazio-bisita jasotzea; bertan, ebaluatzaileak banakako Hobekuntza Planean jasotako eginkizunak zuzen eta epe barruan gauzatu direla frogatuko du eta maila gainditu den edo ez egiaztatuko du, erdietsitako maila berri hori lortzeko praktika guztiei dagokienez.
  10. Programaren gogobetetze inkesta betetzea.
  11. Ebaluazioa gainditu ostean, "lnnovation" irudiaren erabilera ona egitea:
    1. Euskarri bisualak establezimenduaren kanpoaldean ikusgai jartzea.
    2. Euskarri bisualak urtebeteko baliotasuna daukala jakin eta errespetatzea.
    3. Programaren baitan hartutako konpromisoren bat betetzen ez bada, establezimenduak “Innovation” irudia merkataritza-euskarrietan erabili eta aplikatzeko baimenik izango ez duela ezagutu eta errespetatzea.

 Informazio gehiago nahi baduzu edota hurrengo deialdirako plaza erreserbatu gura baduzu, idatzi: buenaspracticastic@getxo.eus

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +