Hasiera  Getxo ekinez   Getxo Ekinez

Getxo Ekinez

“Getxo Ekinez 2021” programa covi-19ren ondorio sozio-ekonomikoei epe labur eta ertain-luzera aurre egiteko plana da, eta 80 ekintza eta 13 milioi eurotik gorako inbertsioa aurreikusten ditu. Programak batez ere arlo hauetan izanen du eragina: gizarte kohesioa, sustapen ekonomikoa, kultura, kirola, ogasuna eta osasuna. Ia bikoiztu egin da ekintza horiei aurre egiteko aurrekontua (hasierako aurrekontuaren %90). Akordioa Amaia Agirre alkateak eta Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek sinatu dute (EAJ-PNV, PP, EH-Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemosek).